Edukira joan

Armada Iraultzaile Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armada Iraultzaile Nazionala
Datuak
Motaarmada
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1924ko ekainaren 16a
Desagerpena1947ko abenduaren 24a

Armada Iraultzaile Nazionala (txinera tradizionalez: 國民革命軍), maiz Armada Iraultzailea gisa laburtua 1928 baino lehen (革命軍) eta Armada Nazionala gisa ondoren (國軍) Kuomintangen indar armatuak izan ziren 1925etik 1947ra bitarte, Txinan. Ondoren, Errepublikaren garaian KMTk boterea hartu zuenean 1928an, armada erregularra izan zen. 1947ko konstituzioan Txinako Indar Armatu ofizialak izan ziren.

Hasiera batean Sobietar Batasunak lagundutako indarra izan zen, KMTri Txina osoa batzen laguntzeko Gerrako Jaunen Aroan. Armada Iraultzaile Nazionalak Iparraldeko Espedizioan hartu zuen parte Biyang Armadaren aurka, Bigarren Txina-Japonia Gerran (1937-1945) Japoniako Armada Inperialaren aurka eta Txinako Gerra Zibilean Askapeneko Herri Armadaren aurka.

Bigarren Txina-Japonia Gerran, Txinako Alderdi Komunistaren indarrak nominalki Armada Iraultzaile Nazionalaren parte ziren, baina komando berezitua zuten. Gerra amaitu ostean biak banatu ziren. Txinako Errepublikako Konstituzioa 1947an egin zenean, eta KMT estatu-alderdia izateari utzi zionean, Txinako Errepublikako Indar Armatuak izena hartu zuten. Indar horien gehiengoak Taiwanera egin zuen atzera 1949an, eta Txinako Errepublikako Armada izena hartu zuen bertan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]