Txinako Errepublika (1912–1949)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txinako Errepublika (1912–1949)
Txantiloi:Herrialde info Txinako Errepublika (1912–1949)
Flag of the Republic of China.svg Emblems of the Republic of China.svg
Administrazioa
Hiriburua Shuntian Fu Itzuli, Nanjing (Republic of China) Itzuli, Chongqing, Republic of China Itzuli, Nanjing Fu Itzuli eta Jingzhao Itzuli
Zatiketa
Geografia
Republic of China (orthographic projection, historical).svg
Mugakideak Japoniar Inperioa
Demografia

Txinako Errepublika herrialde subiranoa izan zen, 1912 eta 1949 bitartean existitu zena, eta Txinako Herri Errepublika komunistak ordezkatu zuena. Txina kontinentalean desagertu ondoren, estatu horrek jarraipena izan zuen Taiwanen, izen ofizial berarekin, eta Errepublika kontrolatu izan zuen indar errepublikar nazionalista nagusiaren erregimenarekin (Kuomintang alderdiaren agintearekin, alegia).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912ko urtarrilean sortu zen Xinhai Iraultzaren ostean, Qing dinastiak, Txinako azken dinastia inperiala desagertutakoan.

Txinako garaiko buruzagi nazionalista handiena, Sun Yat-sen izan zen Errepublikako lehendabiziko presidentea, baina oso gutxi iraun zuen karguan, Yuan Shikai Beiyang Armadako liderrari pasatu baitzion agintea[1].

Hauteskundeak egin ziren 1912ko abenduan eta Sun nazionalistaren Kuomintang (KMT) alderdiak irabazi zuen, une horretan Song Jiaoren buru zelarik,.

Song hil ondoren, Yuan enperadore bihurtzen saiatu zen, eta fakzio armatu askoren arteko borroka fase bat hasi zen Txinan, Gerrako Jauntxoen Aroa esan ohi zaiona.

Aro horretan, 1921ean, Sun Yat-sen eta Kuomintang alderdiak botere oinarri bat ezarri zuten Guangzhou eskualdean, Txinako hegoaldean, aliantza taktikoa eginez Txinako Alderdi Komunistarekin.

Iparraldea gerrako jauntxoen borrokengatik ekonomikoki odolustutzen ari zen bitartean, nazionalisten artean lidergo aldaketa egon zen hegoaldean: Sun hilik, Chiang Kai-shek jenerala bihurtu zen buruzagi nazionalista errepublikar nagusia. Chiang-ek kanpaina militarrak zuzendu zituen bai iparraldeko jauntxoen kontra eta bai komunisten kontra, eta gobernu nazionalista bat ezarri zuen Nanjingen. Komunistekin izandako borrokek Txinako Gerra Zibilaren hasiera markatu zuten, nahiz eta geroago, berriz aliatu bihurtu ziren komunista eta nazionalistak Japoniaren kontrako gerraren kontestuan.

Bitartean, industrializazioa eta modernizazioa gauzatzen joan ziren Txinan, baina krisi latzai gertatu zen Japoniako Inperioarekin gerra hasi zenean, bigarren gerra txino-japoniarra. 1937an gerra hau Japoniaren inbasioarekin gogortu zen, politika genozidak tarteko, hala nola Nankingo sarraskia.

Borroka Bigarren Mundu Gerraren kontestuan konplikatu zen gainera. Gerra horretan Estatu Batuen aliatu ofiziala izan zen Txinako Errepublika, eta Txinako kontinentaleko fronteetan lagundu zuten estatubatuarrek, aireko indarrekin batik bat[2]. Era berean, Kuomintang alderdiko adar ezkertiar batetik irtendako Wang Jingwei buruzagiak Txinako Errepublika Legezko bat ezarri zuen, Japoniarren aginte txotxongilo kolaboratzailea.

Japoniaren errendizioaren ondoren berriro bizitu zen Kuomintang errepublikarraren eta komunisten arteko gerra. 1949an, Gerra Zibila erabakita geratu zen: Txinako Alderdi Komunistak Txinako Herri Errepublika ezarri zuen, eta gobernu nazionalistak ihes egin zuen Taiwan uhartera, non Txinako Errepublikaren izena erabiltzen jarraitu zuen Chiang liderrak eta Kuomintang alderdiak.

Mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fenby, Jonathan, The Penguin history of modern China : the fall and rise of a great power, 1850 to the present (Second edition. argitaraldia) ISBN 9780141975153 PMC 849064624 . Noiz kontsultatua: 2019-07-18.
  2. Byrd, Martha, 1930- (1987) Chennault : giving wings to the tiger University of Alabama Press ISBN 0817303227 PMC 14098529 . Noiz kontsultatua: 2019-07-18.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]