Armairu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armairu bat

Armairua objektuak edo arropak gordetzeko balio duen eta ixteko ate batzuk dituen altzaria da. Bere barruan pertxak edo apalak egon daitezke, banaketa hobetzeko. Armairua etxe bateko gela guztietan egon daiteke. Bere forma eta tamainua aldatzen dira, bere erabileren arabera:

  • Sukaldean, armairuak txikiak dira eta jatekoa edo tresnak gordetzeko erabiltzen dira. Normalean hormatik zintzilikatuak egoten dira.
  • Harrera-gelan berokiak gordetzeko.
  • Bainugelan, txiki-txikiak izaten dira eta kosmetika edo garbitasun tresnak gordetzeko dira.
  • Laborategi, lantegi eta enpresetan, edozer motatako erabilerak daude, haietako bat suaren aurkako babes gisa.
  • Armairu metalikoa erabiltzen da gehienetan industrian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.