Armiñako kobak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armiña» orritik birbideratua)
Armiñako koben artean, hauxe da ezagunena (Lamiñen Sistemako goiko sarrera)
Armiñako koben artean, hauxe da ezagunena (Lamiñen Sistemako goiko sarrera). Argazkia: ADES

Armiñako kobak Amorotoko (Bizkaia) Armiña baserriaren inguruan dauden hainbat haitzulo dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien artean zenbakien bitartez bereizten dira, baina honen kontura nahasmena dago; baita handik hurbil, Berriatuako (Bizkaia) Atxurra baserriaren inguruan dagoen beste kobazulo baten toponimoarekin ere. Horretara, Armiñako haitzuloak ongi bereizteko ezinbestekoa da koordenatuak erabiltzea. Jarraian adierazten direnak UTM 30 dira (datum ETRS89):

  • 541008 / 4797285: ezagunena da, BI-2405 bide ondoan dagoelako eta Lamiñen Sistemaren goiko sarrera delako. Abentura enpresek eta espeleoturistek asko bisitatzen dute, ibilgailuak bertan aparkatuz. Iturrien arabera, Armiña,[1] Armiña I[2] edo Armiña II[3] edo Armiña V[4] bezala aipatua ikusiko dugu.
  • 540793/4797467 Armiña IV izenarekin ezagutzen dena.[5]
  • Armiña III: Bizkaiko Espeleologia Taldearen (BET) katalogoan VI-292[5] kodea duena; gaur egun bere kokapena ezezaguna da.
  • Armiña V: BET-ek VI-733[6] kodea eman zion, eta hau ere lokalizatzeke dago.
Armiña IV kobazuloa (Amoroto, Bizkaia)
Armiña IV kobazuloa (Amoroto, Bizkaia)

Hauen ondoan, 541022 / 4797180 koordenadetan aurkitzen dena aipatu beharra dago, Atxurrako haitzuloa alegia. Literatura arkeologikoan sarri aipatzen den Armiñako Aztarnategi Arkeologikoa koba honen beheko galerian kokatzen da; izendapen honen egokitasuna eztabaidan dago, nahasmena ekartzen baitu (adibidez 1982eko Bizkaiko Karta Arkeologikoarena: bertan aztarnategi honan aipua ikus dezakegu, Lamiñen Sistemako topografiaren ondoan).[7] Errore logikoak dira, arkeologia mundutik aparte inork ez duelako zulo hau –Atxurrako beheko sarrera- Armiña izenez ezagutzen.[8][9][10]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Armiñako kobazuloa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  2. Nolte, Ernesto. (1968). Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 95 or..
  3. Grupo Espeleológico Vizcaíno. (1985). Catálogo de cuevas de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 91 or..
  4. Speleo Club Beti Goruntz (1977). «Noticiario». Revista "Ixiltasun Izkutuak" (2): 18.
  5. a b Nolte, Ernesto. (1968). Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 79 or..
  6. Nolte, Ernesto. (1968). Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 155 or..
  7. Marcos, JL. (1982). «Carta arqueológica de Vizcaya. Primera parte. Yacimientos en cueva» Cuadernos de Arqueología de Deusto (Bilbo) (8): 160-161..
  8. Ojanguren, Indalecio. «Cueva de Atxurra» Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  9. Galan, Carlos. (1997). «Fauna de Quirópteros del País Vasco» Munibe (Donostia) (49): 77-100..
  10. Vasco Press. (2013-XII-24). «Clausuradas tres cuevas en Bizkaia para proteger a los murciélagos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]