Armiñako Aztarnategi Arkeologikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armiñako Aztarnategi Arkeologikoa
(Atxurra kobazuloan)
Atxurrako beheko maila, aztarnategi honetarako sarbidea. Argazkia: ADES
Datuak
EskualdeaBizkaia
Historia
KulturaMadeleine aldia
Indusketa
Indusketa datak1900 / 2017
ZuzendariakAugusto Galvez-Cañero / Joseba Rios-Garaizar, Diego Garate
EgoeraErrebisioan
BisitagarriaEz

Armiñako Aztarnategi Arkeologikoa Atxurrako kobaren (Berriatua, Bizkaia) beheko solairuan dagoen aztarnategi bat da. Literatura arkeologikoan sarri aipatzen den aztarnategia da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnategi hau Armiña izendatzearen egokitasuna eztabaidan dago.[1] Batzuen ustez gaurko egoera 1917 inguruan eginiko errore baten ondorioa da, harrezkero argitalpenez argitalpen errepikatu dena, eta nahasmena sortzen duena; hala nola 1982eko Bizkaiko Karta Arkeologikoarena, non aztarnategi honan aipua irakur daitekeen, Lamiñen Sistemako topografiaren ondoan.[2] Errore logikoak dira, arkeologia mundutik aparte inork ez duelako Atxurrako beheko sarrera Armiña izenez ezagutzen.[3][4][5] Egoera argitzeko, aztarnategi honen izendapena egokitzea proposatu da: Atxurran dauden beste aztarnategiak bezala, haitzuloaren barruan duten kokapena zehaztuz bereizita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxurrako beheko galeriako aztarnategi hau Augusto Galvez-Cañerok identifikatu zuen XX. mende hasieran (halere, 1882an, Ramon Adan de Yarzak eta Jose Maria Solanok jada aztarna paleontologikoak aurkituak zituzten Atxurran –tartean Ursus spelaeus-, baina goiko galerietan).[6] Galvez-Cañerok kalikata egin zuen, eta madeleine aroko aztarnak aurkitu zituen.[7] Edouard Harlek material hauek 1909an aztertu zituen, eta laginen artean Rangifer tarandus identifikatu zuen: Bizkaian aurkitutako lehen elur-oreina izan zen.[8][9]

Gaur egunean, aztarnategi honen berrikuspenean ari da Joseba Rios-Garaizar eta Diego Garate arkeologoen taldea.[10][11]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorosabel, Oier. «Una cavidad con dos nombres. Buscando un consenso toponímico sobre Atxurra y Armiña» http://saguzarrak.blogspot.com.es/ (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  2. Marcos, JL. (1982). «Carta arqueológica de Vizcaya. Primera parte. Yacimientos en cueva» Cuadernos de Arqueología de Deusto (Bilbo) (8): 160-161..
  3. Ojanguren, Indalecio. «Cueva de Atxurra» Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  4. Galan, Carlos. (1997). «Fauna de Quirópteros del País Vasco» Munibe (Donostia) (49): 77-100..
  5. Vasco Press. (2013-XII-24). «Clausuradas tres cuevas en Bizkaia para proteger a los murciélagos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  6. Nolte, Ernesto. (1968). Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 30 or..
  7. Altuna, Jesus. (1971). «El reno en el Würm de la Península Ibérica» Munibe 1 (23) (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  8. Altuna, Jesus. (1974). «Hallazgos de mamíferos pleistocenos en Vizcaya» Kobie (5): 38..
  9. Harle, Edouard. (1909). «Essai d'une liste des mammifères et oiseaux quaternaires connus jusqu'ici dans la Péninsule Ibérique» Bulletin de la Société Géologique Française 9 (4): 355-370..
  10. Rios-Garaizar, Joseba. «Archeological work at Armiña cave» https://twitter.com/jorios (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  11. Rios-Garaizar, Joseba. «Flotando sedimento de Armiña» https://twitter.com/jorios (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]