Armistizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion 1918ko azaroaren 11ko armistizioaren ospakizuna Filadelfian (AEB).

Armistizioa borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena da. Nazioarteko zuzenbide publikoan antolatuta dago; gerran sartuta ez dagoen beste estatu baten artekaritzaren ondorioz lortutako akordioa izaten da gehienetan. Lekuan lekukoa edo orokorra izan daiteke armistizioa. Lehenengo modura bada, lurralde jakin bati dagokio etena, eta bigarrenera bada, berriz, armistizio zabalagoa da, estatu osoari dagokio. Ondoren bakea sinatzen da. Su-eten hitzarmena eginez gero, gerra behin-behineko etetea erabakitzen da; armistizioa denean, berriz, gerra bukatutzat ematen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]