Armstrongen muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1930eko hamarkadako pilotu bat hipoxia ekiditeko presurizatutako jantzia soinean duela.

Armstrongen muga, Armstrongen lerroa ere deitua, presio atmosferiko oso txikiaren ondorioz (0,0618 atmosfera edo 6,3 kPa) urak giza-gorputzaren tenperatura normalean (37 °C-tan) irakitea eragiten duen altitudea da. Termino honen izena 1947an Randolph Aire Armadaren Basean, Texasen, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren Espazio-medikuntza Saila sortu zuen Harry George Armstrongen abizenetik dator. Altitude hau 18.900 eta 19.350 metro (62.000–63.500 oin) bitartean kokatzen dute askok.

Adibidez pilotu batek Armstrongen mugatik gora hegan egingo balu bakarrik oxigeno-maskara batez lagunduta, hau da, presurizatutako jantzirik gabe, bere birikietako urak eta listuak irakingo lukete.