Hipoxia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipoxia
Cynosis.JPG
Deskribapena
Motazantzu klinikoa
Espezialitateapneumologia
medical toxicology (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKGroupMajor.minor
GNS-9-MKxxx
GNS-10GroupMajor.minor
GNS-9xxx
MeSHD000860

Hipoxia, oxigeno urritasuna da. (antzinako grezieraz: ὑπόhypó, gutxiago eta ὀξύς oxys, oxigenoa). Hipoxia, arnas gutxiegitasunaren ondorioetako bat dela esan behar da. Arnas gutxiegitasuna sortzen da oxigenoaren presio plasmatiko arteriala 60 mmHg-tik beherakoa denean. Aipatzekoa da, arnas gutxiegitasuna suertatzen denean, karbono dioxidoaren presio plasmatikoa altua, baxua edota normala izan litekeela. Garrantzitsua da azpimarratzea, arnas gutxiegitasuna ez dela gaixotasun bat, baizik eta alterazio funtzional bat.[1]

Hipoxia beraz, arnas gutxiagotasunaren ondorio bat dela kontuan hartuz, esan behar da oxigenoaren urritasunarekin guztiz erlazionaturik dagoela. Oxigeno urritasun hau ehun edota zeluletan agertzen da.

Askotan Hipoxia, hipoxemia eta anoxemiarekin nahasten da. Anoxemia, hipoxia kasu larri bat da. Kasu hauetan oxigeno eza nabaritzen da zeluletan, hipoxian ordea urritasuna nabari da. Beraz desberdintasuna oxigeno kantitatean dagoela esan daiteke. Hipoxemiari dagokionean, oxigenoaren presio plasmatikoaren jaitsiera ematen da arterietan, eta ez zeluletan edo ehunetan hipoxiaren kasuan gertatzen den bezalaxe.

Hori dela eta Hipoxia, ehunetara edo zeluletara garraiatzen edota heltzen den oxigeno kantitatearen murrizketatzat har genezake, zeina ematen den oxigenoaren presio partziala jaistearen ondorioz,, presio baxuko atmosferetan. Fenomeno hau sarritan gertatzen da, altuera handiko eremuetan, bertan presio atmosferikoa txikiagoa denez itsas mailakoa baino, oxigenoaren presio partziala jaitsi egiten da eta ondorioz arnas urritasuna deritzona sortzen da.Honi lotuta hipoxia sortuz.

Motak (bakoitzaren bereizgarriak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipoxia mota desberdinak daudela aipatzekoa da.Izan ere, hipoxia hainbat faktoreren menpe dago. Oxigenoaren garraioa arazo desberdinengaitik izan baitaiteke oztopatua. Hori kontuan hartuz

Azalpen analitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendizaleengan duen eragina (Altueraren eragina)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola saihestu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eritropoyetina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disoluzio indargetzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ugarte Nuñez, Edurne. (2005). Patologia Orokorra. Elhuyar, 716-743 or. ISBN 978-84-92457-47-2..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]