Army of Darkness

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Army of Darkness
Datuak
Jatorrizko izenburua Army of Darkness
Izenburua euskaraz Iluntasunaren Gudarostea
Urtea 1992
Estreinaldia 1992ko urriaren 9a
Generoa Komedia beltza, fantasia, beldurra
Herrialdea  AEB
Iraupena 96 minutu
Aurrekontua 13 milio dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Sam Raimi
Ekoizleak
Robert Tapert
Gidoilariak
Sam Raimi
Ivan Raimi
Aktoreak
Bruce Campbell
Embeth Davidtz
Musikagileak
Joseph LoDuca
Argazkilariak
Bill Pope

Army of Darkness (euskaraz Iluntasunaren Gudarostea) 1992ko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariaren komedia beltzazko filma bat da. Ikuslego aldetik arrakasta lortu eta bere generoko kultuzko filma bilakatu zen. The Evil Dead eta Evil Dead II filmekin batera Evil Dead izeneko filma sorta osatzen du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ashek The Evil Dead eta Evil Dead II filmetan etengabe gertakizun izugarriak bizi ostean, "Nekronomikon" edota "Hildakoen Liburuak" sortutako atariaren bidez 1300. urteko Ingalaterrara lekualdatuko da.

Han, bere garaira itzultzeko Nekronomikon liburua topatu beharko du. Baina hura hartzean, Iluntasunaren Gudarostea esnaraziko du, era berean, bere alde gaiztoa gudaroste horren buruzagi bihurtuko delarik.

Orduan gizakiak ez-hildakoen gudarostearen aurkako borrokan gidatu beharko ditu, bai eta gizateriaren salbazioa zirtatzeko eta bere garaira itzultzeko "Nekronomikon" liburua babestu ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]