Arpad (Siria)

Koordenatuak: 36°28′N 37°06′E / 36.47°N 37.10°E / 36.47; 37.10
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arpad, Siriako antzinako hiri bat izan zen, Alepo inguruan kokatua. Ziuraski, Serifeko toki arkeologikoan egongo zen. K.a. X. eta K.a. VIII. mendeetan, Bit-Agushitarren erresuma aramearraren hiriburua izan zen.

Arpad aramear erresumaren antolaketa politikoari dagokionez, hau, jentilizio eta senidetza hitzetan espresatzeko joera zegoen (bit hitzean bezala, "etxea" esan nahi duena). Pertsonarik garrantzitsuenak "Arpadeko Erregea" titulua jasotzen zuen arren, hau beste "Arpadeko errege" batzuekin laguntzen zen, tribu familia handietako buruzagiak.

Asiriaren etengabeko erasoek, Arpadeko Matti-El, Ashur-nirari V.arekin, lehenarentzat batere mesedegarria ez zen hitzarmen bat sinatzera eta zergaordaina ordaintzera eraman zuen. Urte batzuk beranduago, Arpadeko errege bera, Urartuko Sardur II.arekin eta Siriako errege neohitita batzuekin aliatu zen, Asiriako Tiglath-Pileser III.aren aurka. Errege honek, koalizioa garaitu zuen K.a. 743an, eta, hiru urte beranduago, K.a. 740an, Tiglathek Arpad konkistatu zuen, suntsipen ugari eraginez.

Hiria, Bibliako pasaia batzuetan agertzen da:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

36°28′N 37°06′E / 36.47°N 37.10°E / 36.47; 37.10