Aramear

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aramearren bandera

Aramearrak (siriakoa ere deituak) herri semitar nomada bat izan ziren, Aram-Naharaim edo "bi ibaien Aram"en bizi izan zirenak, Mesopotamia bezala ezagunagoa den tokian. Gaur egungo Libano, Siria, Irak, Jordania eta Iranen zati bat hartzen zuen lurralde horrek. Biblian sei aldiz aipatua da. "Bi ibaiak" zehazki zein ote ziren, adituak ez daude ados. Horietako bat, zalantzarik gabe, Eufrates den arren, Judutar Entziklopediaren biltzaileek, 1901-1908 epean, ez zuten izena aurkitu inskripzio asiriar edo babiloniarretan, baina Nahrimarekin identifikatu zuten Amarnako gutunen hiru taulatxotan.

Aramear hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramearrek Ekialde Hurbilari hizkuntza batasuna eman zioten; izan ere, aramear hizkuntza —arameera— zen munduko alde horretan gehien hitz egiten zena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aramear Aldatu lotura Wikidatan