Edukira joan

Arratzola

Koordenatuak: 43°05′54″N 2°34′39″W / 43.0983°N 2.5775°W / 43.0983; -2.5775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arratzola
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAtxondo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°05′54″N 2°34′39″W / 43.0983°N 2.5775°W / 43.0983; -2.5775
Garaiera252 metro
Demografia

Arratzola (azentua bigarren silaban) Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten.

Arratzola Anboto mendiaren magalean dago kokatua, eta bertan jaio da izen bereko erreka, aurrerago Ibaizabal sortuko duena Zumelegirekin batera.

Arratzolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen. 1990ko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.

Ikuspegi orokorra

Jaiak eta ospakizunak

Arratzolako jaiak Andra Mariren omenez ospatzen dira abuztuaren 15aren inguruan.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa