Apatamonasterio
Apatamonasterio | |
---|---|
Euskal Herria | |
Atxondoko udalatxea Apatamonasterion | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Atxondo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′53″N 2°35′01″W / 43.13139°N 2.58361°W |
Garaiera | 161 metro |
Apatamonasterio elizatea Atxondo udalerriko auzo nagusia da 1962tik, Bizkaiko Durangaldea eskualdean dagoena. Bertan dago udaletxea.
Atxondo osatzen duten beste elizateekin bat egin arte (Arratzola eta Axpe-Martzaa) udalerri independientea zen, eta Batzar Nagusietan jezarlekua eta boto zeukan.
Kokapena eta komunikabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea zegoen hirigunea Durango eta Elorrio biltzen dituen errepidearen alboa dago. Bazeukan trenbidea, baina XX mendeko 70etako hamarkadan desagertu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apatamonasterio izenak "abadeen monasterioa" esan nahi du, eta hau aukeratu zen hemen sortutakoa eta Etxebarrian zegoena bereizteko.
Ahaide Nagusien gerretan oinaztarren alde egin zuen. Durangaldeko Merinaldeko kidea zen aldetik, 10. jarleku eta boto zeuzkan Gerediagan, eta fiel batek zuzendua zen.
1857 arte ez zuen parrokiarik izan, eliza Abadiñokoaren menpe egon zen lehen eta Done Agustinekora geroago.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki, elizateko ekonomia nekazaritzarekin lotua egon da.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apatamonasterioko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Plaza eta frontoia
-
Atxondoko Herri Eskola, Apatamonasterion
-
San Pedro eliza
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Apatamonasterio 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Atxondoko herriak | ||
---|---|---|
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |