Ibaizabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibaizabal
Astola zubia.JPG
Astola zubia, Abadiño
Ibaizabal (Euskal Herriko ibaiak)
I
I
A
A
ButtonYellow.svg I = iturria, ButtonYellow.svg A = ahoa
Ibaizabal (Euskal Herriko ibaiak)
Kokapena Bizkaia
Luzera 63 km
Arroa 1.900 km²
Batez besteko emaria 18 m³/s
Iturburua
Koordenatuak
Arrazola
43° 6′ 6″ N, 2° 34′ 53″ W / 43.10167°N,2.58139°W / 43.10167; -2.58139
Ibai ahoa
Koordenatuak
Bizkaiko golkoa
43° 19′ 31″ N, 3° 1′ 7″ W / 43.32528°N,3.01861°W / 43.32528; -3.01861
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibaizabal (argipena)».

Ibaizabal[1] Bizkaiko ibai nagusia da, Durangaldean sortu eta Bilboko itsasadarrean itsasoratzen dena. Nerbioi ibaiarekin batuta, Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da. Izan ere, 1.900 kilometro koadroko arroa du, bere ibaiadar Nerbioirekin batera (620 kilometro koadro, Nerbioirekin batzen den tokiraino).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbotar gehienentzat, batez ere erdaldunak direnentzat baina baita ere euskaldun askorentzat, itsasadarraren izena Nerbioi da. Hala ere, Euskaltzaindiak ez du zalantzarako betarik ematen: Ibaizabal da Abran itsasoratzen den ibaiaren izen ofiziala.

Izatez, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz Ibaizabal izan zen XIX. menendearen amaierararte. Besteak beste Miguel Unamuno eta Bilboko alkatea izan zen Javier Ybarra Ibaizabal deitzen zioten. Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zen Begoñako udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi (Basaurin) eta Abusu (Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrek itsasadarra esaten zioten, besterik gabe. Abusu auzoaren izena bera ere, Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla, Urbi izeneko inguruan hain justu.

Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain, geografiari lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena obesteko. Horietako bat ibaien norabideen menpekoa da: Ibaizabalek lerro zuena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalen arroa gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta baita lehenbizikoaren ur-emaria handiagoa ere.[2]

Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbait entziklopediatan batez ere. Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheak Ibaizabal erabili arren. Gaur egun, "Ibaizabal" hitza euskaldunek erabiltzen dute baina beraien artean oso zabalduta dago ere "Nerbioi" hitzaren erabilera gaztelaniaren eraginagatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen diote "Ibaizabal" Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren sorrera hainbat errekak eratzen dute. Jatorriz Zumelegi izena duen ibaia da, Elorrio inguruko erreka errekastoek elkartzean sortua, Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio, (Anboton jaiotzen dena (1.296 metro)) eta Ibaizabal izena hartzen du. Abadiñon Atxarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jaisten diren hainbat errekak sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio. Iurretan Mañarierreka, Lemoan Arratia ibaia, Basaurin Nerbioi ibaia, Bilbon Cadagua eta Erandion Asua ibaia batzen zaizkio, harik eta Portugalete eta Getxo bitartean itsasoratzen den arte.

Itsasoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko itsasadarra»

Ibaizabal itsasadar bilakatzen da Bilboko Abusun, eta Bizkaiko golkoan hiltzen da, Abrako golkoan.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kobrea, zianuroa eta merkurioa.[4]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Ibaizabalen adarra den Nerbioi ibaian, Aiaraldean industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; eta Urduñan ere ez.[5][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibaizabal Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa