Edukira joan

Arrazoibide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrazoibidea, arrazoiketa edo arrazoitzea emaitza berriak (konklusioak, erabakiak, ...) dakartzan prozesu kognitiboa da, logikaren arauetan eta esperientzian oinarritua, erabaki bat hartu, argudioak eman zein egitate zientifikoak eta teoremak frogatzearren. Modu formalean (matematika nahiz logika baliatuz) nahiz informalean (hizkuntza naturala erabiliz, esaterako) egin daiteke. Funtsean, arrazoibideak dedukziozkoak, abdukziozkoak nahiz indukziozkoak izan daitezke.

Zentzu zabal batean, arazoak konpontzeko ahalmenari deitzen zaio. Ondorioak ateratzeko eta ekintzengandik modu konsziente batean ikasteko balio du arrazoimenak. Mota desberdinak aipatu daitezke:

Arrazoibide hipotetiko-deduktiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazoibide mota hau ezagutza zientifikoaren eta akademikoaren oinarria da.  Arrazoibide mota hau, arrazoibideetatik konplexuena eta intelektualenatzat hartzen da.

Arrazoibide logikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela deitzen zaio, ondorio bat premisa batzuen bitartez lortutako  prozesu mentalari. Arrazoibideak zuzenak ala okerrak izan daiezke.

  •   Zuzenak: oinarri nahikoa baldinbadute eta haren premisak ondorio bat eskaintzen dutenean.
  • Okerrak: falazia bezala ezagutuak.

Arrazoibide ez logikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazoibide ez logikoa edo informala, arrazoimen logiko-formala baino aukera eta konponbide gehiago ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.