Arrubigaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arrubigaña
Datu orokorrak
Garaiera 1.318 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 31″ N, 2° 04′ 33″ W / 43.0085268°N,2.0758716°W / 43.0085268; -2.0758716Koordenatuak: 43° 00′ 31″ N, 2° 04′ 33″ W / 43.0085268°N,2.0758716°W / 43.0085268; -2.0758716
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Larraitz/Amezketa
Mendikat Mendikat

Arrubigaña Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Alotzako zelaiak inguratzen dituen mendietako bat da. Zelai hauek ekialdetik ixten ditu. Ekialdean, arrubiko zelaiak zabaltzen dira. Arrubi izena, Arrubigaña eta Ganbo-txiki lotzen dituen lepoari ere ematen zaio.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igoera, Larraitzetik has daiteke, Alotzako zelaietaranzko bidea hartuz, erdialdean, langa adierazle batekin adierazirik. Hemendik, berehala heltzen da tontorrera. Toki beretik abiatuta, Muitzeko labarretik izen bereko zirkuaren amaierara igoz hel daiteke Arrubiko zelaietara.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alotzako zelaietan, orientatze mahai bat dago. Tontorretik gertuago, baina beste alde batetik, iturri bat ere dago. Gainera, inguruko mendietan hain ohikoa den postontziak, kasu honetan, Ganboa mendiranzko norantza adierazten du.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa