Ars nova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Livres de Fauve (1318) frantziar eskuizkribuaren orrialdea, Frantziako Liburutegi Nazionala. Ars nova estiloaren lehenbiziko berri eman zuen idazlana.

Ars nova (latinez arte berria) XIV. mendean Frantzia eta Italian sortu zen musika estilo bat da. Ars antiqua (arte zaharra) delako musika estiloaren ondoren etorri zen, hortik bere izena. 1320-1380 artean jazo zen, Paris hiria erdigune zuela, eta Philippe de Vitry frantziarra musikagile, musikaren teoriko eta olerkaria estilo honetako musikagile nabarmenetakoa izan zen. Musikalan hauek gehienbat Codex Squarcialupi idazlana eta Francesco Landini italiar musikagileari esker ezagutzen dira.

Bere garaian berrikuntza teknikoa suposatu zuen, notazio musikalaren kodifikazioa eta aurrerakuntza ekarri baitzuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]