Philippe de Vitry
Philippe de Vitry | |||
---|---|---|---|
1351ko urtarrilaren 3a - 1361eko ekainaren 9a ← Jean de Meulan (en) - Jean Royer (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Meaux (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1291ko urriaren 31 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Meaux, 1361eko ekainaren 9a (69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, musikaren teorikoa, musikologoa, idazlea, poeta, filosofoa, matematikaria, apaiz katolikoa, militarra eta apezpiku katolikoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Erdi Aroko musika | ||
Genero artistikoa | ars nova | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Philippe de Vitry (Vitry-en-Artois, 1291ko urriaren 31 – Meaux, 1361ko ekainaren 9a) frantziar musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizgizona zen, eta politikan eta diplomazian ere aritu zen, sarritan aita santuaren gortean. Garrantzi handiko karguak izan zituen Filipe VI.a Valoiskoaren eta Joan II.a Onberaren gorteetan. Avignongo Klemente VI.a aita santuak Meaux hiriko apezpiku izendatu zuen 1351n.
Poeta eta musikagile gisa ospe handia izan zuen, eta bere garaiko intelektual nagusietako bat izan zen Frantzian. Kultura handiko gizona zen; harreman ugari izan zituen garai hartako intelektualekin, Petrarcarekin bereziki.
Historian duen garrantzia musikari zor zaio. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: Liber musicalium, Ars contrapuncti eta Ars nova musicæ XIV. mendeko musika irauli zutenak, eragin handia izan baitzuten ars antiqua edo arte zaharraren lekua hartu zuen ars nova edo arte berria gauzatzerakoan. Bi liburuotan musika-idazkera eraberritu zuen eta neurriari eta kontrapuntuari buruzko teoriak landu zituen. Musika-lanak, dirudienez oso ugariak, ia guztiak galdu dira. Hamabost bat motete idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 eta 2011-12-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.