Artez euskara zerbitzua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

ARTEZ Euskara Zerbitzua Kooperatiba Elkartea 1990 urtean sorturiko enpresa bat da eta bere xedea, lan munduan, euskara sustatu, garatu eta normalizatzea da. Esperientzia handia dauka Euskara Planak diseinatzen eta garatzen erakundeetan, sektore ezberdinetako enpresetan, elkargo eta elkarte profesionaletan, udaletan, merkatariei eta zerbitzu enpresetan. Euskara lan edo zerbitzu hizkuntza izateko prozesuan behar duten aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta bestelako laguntzak eskainiz. Lan munduan Euskara Planak sustatzen eta garatzen, aitzindariak izan dira.

Euskalgintzarako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunongida.net

Euskaraz aritzen diren profesional, merkatari eta negozio euskaldunak biltzen dituen zerrenda da. Baieuskarari ziurtagiriaren antzekoa zerrenda da, baina bertan aurki daitezkeenak ez dute zertan ziurtagiria izan behar, izan ere, edozeinek eman dezake izena bertan.

Arloka eta herrika bilaketak egiteko aukera ematen du webguneak.

Hiztegiak.net

Firefoxerako Euskalbar aplikazioaren antzera, hiztegiak, glosarioak, banku terminologiakoak, eta abar biltzen dituen webgunea da.

Papergintza

Fakturak, inprimakiak, agendak, zoriontzeko krismak eta bestelako paperezko euskarriak sortzen dituzte euskaren hutsunea betetze aldera.

Web gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.artez.net/