Artzain txakur bohemiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artzain txakur bohemiar
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaTxekia

Artzain txakur bohemiarra (txekieraz, Chodský Pes, Chodskoko txakurra) Txekiar Errepublikako txakur-arraza bat da. 2019tik, nazioarteko onarpena dauka, NFZren sailkapeneko lehen taldean dagoelarik, artzain txakurren taldean.[1][2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzain-txakur arraza zaharra da. Bohemiako hego-mendebaldean ohikoa, Chodsko eskualdean, Domažlice hiriaren inguruan, etxaldeak zaintzen ohikoa.

Tamaina eta pisu ertaina du (49-55 cm-ko altuera eta 18-25 kg inguruko pisua). Ilajea luzea eta trinkoa da, klima gogorra jasaten laguntzen diona. Silueta angeluzuzen harmoniatsua du: trinkoa eta ondo proportzionatua, Belarri txiki eta puntazorrotzak tente izaten ditu; mutur beltza dauka. Trosta arinekoa da, eta presarik gabea, eta hori da arraza honen ezaugarri tipikoetako bat.

Arraza honetako txakurrak aktiboak dira, eta prestasun ona dute obedientzia bidez trebatzeko. Zaintzaile onak dira, etxe inguruak zaintzeko gauza eguraldi txarra denean ere. Pertsona arrotzak kontuz tratatzen behar ditu, babes-sena handia dutelako; beraz, oso gaztetatik sozializatu behar dira, ingurunearekin harreman ona izan dezaten. Erraz entrenatzen dira, eta, aldarte egonkorra dutenez, ondo konpontzen dira haurrekin eta beste maskotekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Pastor bohemio» artikulutik itzulia izan da, 2021-10-13 data duen 138998198 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-10-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Sitio oficial del Kennel Club Checo
  2. Chodsky Pes. Federation Cynologique International

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]