Arveleg II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arveleg II.a, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da, Arthedaineko hamabigarren erregea. Bere istorioa, Eraztunaren Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Arvegilen semea da eta Fornosten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1633. urtean. Bere birraitonaren izena hartu zuen, sindarinezkoa dena eta "errege handia" bezala itzul daitekeena.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1743. urtean. Bere erregealdian, Angmarren etsaia berriz asaldatzen hasten da, orkoak eta Ekialdeko Gizakiak, Mendi Lainotsuen ekialdeko zatian biltzen dira, berriz Angmar okupatzeko prest.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1813. urtean hil zen, 180 urteko bizitza eta 70 urteko erregealdia izan ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Araval da.


Aurrekoa
Arvegil
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1743-1813
Ondorengoa
Araval

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]