Ashikaga Yoshihide
Ashikaga Yoshihide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kyoto, 1538 |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Kyoto, 1568ko urriaren 26a (29/30 urte) |
Familia | |
Aita | Ashikaga Yoshitsuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | Samuraia eta Shoguna |
Gradua | Shogun |
Ashikaga Yoshihide (japonieraz: 足利 義栄 , 1538-1568ko urriaren 2a) Ashikaga shogunerriko hamalaugarren shoguna izan zen, eta 1568ko otsaila eta iraila bitartean gobernatu zuen Japonian. Hamaikagarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiharuren biloba, eta hamahirugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiteruren lehengusua zen.
Mastunaga Hisahidek eta Miyoshi Nagayoshik lagunduta, shogun bihurtu zen Yoshiteru hil eta hiru urtera. Hala ere, Kiotoko egoera politikoak, hirian sartzeko ezgai egin zuen.
1568ko irailean, Oda Nobunaga Kiotora iritsi zen eta berau hartu zuen, Ashikaga Yoshiaki, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shogun bezala ezarriz. Yoshihidek, sekula ezin izan zuen Kioton ezarri, handik gutxira, gaixoaldi baten ondorioz hil zelarik.
Aurrekoa Ashikaga Yoshiteru |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1568 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshiaki |