Asier Polo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Asier Polo
Bizitza
Jaiotza Bilbo1971  (47/48 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Hochschule für Musik und Tanz Köln Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biolontxelista
Musika instrumentua Txeloa

Asier Polo (Bilbo, 1971 - ) bizkaitar biolontxelista da.

Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Kolonian (Alemania) zabaldu zituen ikasketa horiek, eta Madrilgo Reina Sofía Eskolan. Karrera profesionalari ekin ondoren sari ugari eskuratu ditu, bai ganbera-musikan, bai biolontxelista gisa. Orkestra askorekin aritu da bakarlari moduan, besteak beste, Brasilgo Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Ahots handien laguntzaile ere izan da. Besteak beste, Alfredo Krausekin aritu zen, ahotsa eta biolontxeloaren arteko uztarketa deigarria lortuz. Euskal Herrian ospatzen diren musika-jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu izan du. Atzerrian ere arrakasta handiko saioak emandakoa da. Azken urteetan, Marta Zabaleta pianista gipuzkoarrarekin batera aritu da binakako kontzertuak eskaintzen. Kontzertu horietan, obra klasikoak lantzeaz gain, jazzerako eta beste musika batzuetarako hurbilketa ere egin du. Bakarkako lehen diskoa Canciones sin palabras izan zen, Edelmiro Arnaltes Alfredo Krausen pianistaren laguntzaz osatua. Horretaz gain, beste hainbat grabazio ere egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]