Alfredo Kraus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfredo Kraus
Monumento alfredo kraus 01 las palmas de gran canaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Las Palmas Kanaria Handikoa1927ko irailaren 24
Nazionalitatea Espainia
Heriotza Madril1999ko irailaren 10
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea opera abeslaria eta abeslaria
Enplegatzailea(k) Queen Sofía College of Music
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota Tenor
IMDb nm0470088

Alfredo Kraus Trujillo (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia, 1927ko azaroaren 24a - Madril, Espainia, 1999ko irailaren 10a) espainiar tenorra izan zen.

Zarzuelan lan egin ondoren, operari ekin zion. Jules Masseneten Werther operan interpretazio gogoangarriak egin izan zituen bere ibilbide luzean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian, Bartzelonan eta Milanen egin zituen kantu ikasketak.

Zartzuela abestu zuen Espainian eta 1958an Bartzelonako Liceoan egin zuen aurkezpena. Ondoren Londresko Covent Garden (1959), Chicagon (1962) eta New Yorken (1966).

Munduko tenorrik ospetsuenetako bat izan zen. Irabazi zituen sarien artean aipagarria da 1984. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria.

Ahotsez tenor lirikoa zen; teknika harrigarria zuen. Interpretazio aipagarriak zituen Verdiren Rigoletto, Gounoden Fausto, Masseneten Werther, baita Bellini, Donizzetti eta Rossiniren lanak.

Gayarre filmaren antzezle nagusia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Kraus Aldatu lotura Wikidatan