Assumpció Maresma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assumpció Maresma
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAssumpció Maresma i Matas
JaiotzaArenys de Mar, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Vicent Partal
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Lan nabarmenak

Assumpció Maresma i Matas (Arenys de Mar, 1956) kataluniar kazetari eta gidoilaria da.

Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko prentsa arduradun gisa lan egin du. Prentsa eta dokumentazio arduraduna ere izan da Bartzelonako Zinemaldiko eta Kataluniako Zinema Bulegoan. Acció zinema-aldizkariaren zuzendaria. El Temps aldizkariaren zuzendaria (1992-1995). VilaWeb egunkariaren editorea, 1995etik, Vicent Partalekin batera egunkari digital hau sortu zuen urtea.[1][2]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988 - El complot dels anells (La Magrana argitaletxea)[3]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Avui Kazetaritza Saria eman zioten.
  • VilaWebeko editore gisa, Kataluniako Kazetaritza Sari Nazionala, Interneteko Sari Nazionala eta Jaume I Ohorezko Saria jaso ditu
    • 2000an Premi Nacional d’Internet saria, Kataluniako Generalitateak emana.
    • 2002an Premi d'Honor Lluís Carulla saria jaso zuen (lehenago honela esaten zitzaion: Premi d'Honor Jaume I )
    • 2004an, VilaWeb atariak Premi Nacional de Periodisme saria jaso zuen, “atariari eta bere sortzaileei, Vicent Partal eta Assumpció Maresma, haien lanak kazetaritza digitalean izan duen izaera fundazionalagatik, uztartzen baititu zehaztasuna, berehalakotasuna, analisia eta askotarikotasuna”.[4]
« Gustura ospatzen dira beti lagunen urtebetetzeak, eta are gusturago gaur lagunak direnak lehenago irakasle izan badira. Hori izan zaretelako, Vicent eta Assumpcio, kazetari katalan eta katalan ez garenon irakasle.

Etorkizuna nondik zetorren igartzeko trebetasuna eduki zenuten duela 25 urte, paperezko komunikabide handiak erosotasun egoeran egonda, dirutza handiak irabazten zituztenean. Aitzindari izan zineten komunikaziorako baliabide teknikoak oraingoak baino askoz urriagoak zirenean; gaur segundo batean egiten duguna egiteko orduak behar baitziren garai haietan.

»

Martxelo Otamendi[5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) NacióGirona. «Elogien la 'radicalitat' i el 'rigor' de Ramon Barnils en un debat sobre la llibertat dels periodistes a Girona | NacióGirona» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  2. (Ingelesez) Franklin, Bob. (2017). The Future of Journalism: In an Age of Digital Media and Economic Uncertainty. ISBN 978-1-317-41755-2. PMC 999616766. (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  3. Maresma Matas, Assumpció, 1956-. (1988). El complot dels anells. Edicions de la Magrana ISBN 84-7410-343-6. PMC 20931336. (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  4. (Katalanez) CCMA. (2004-09-27). «El lliurament dels Premis Nacionals de Cultura 2004, dilluns al 33» CCMA (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).
  5. Otamendi, Martxelo. «Maisua eta maistra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]