Astamenda
| Astamenda | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Lamiales |
| Familia | Lamiaceae |
| Leinua | Mentheae |
| Generoa | Mentha |
| Espeziea | Mentha suaveolens |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | apple mint (en) |
Astamenda (Mentha suaveolens) landare iraunkorra da, rizomatosoa eta, batzuetan, estoloniferoa, lamiazeoen familiakoa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galburu trinkoetan dituen infloreszentziengatik bereizten da, fruituetan zertxobait argiagoak. Gainera, hostoak iletsuagoak eta oso zimurtuak ditu, zabalak, salbiaren antzekoak. Mendafinaren antzeko usain leuna du. Loreak zuriak edo arrosak dira.

Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezetasun apur bat duten lurzoruetan bizi da; ur-ibilguetatik gertu. Sasiekin eta ihitokiekin bizi ohi da. Mediterraneo osoan dago, eta zertxobait arraroagoa da Europako iparraldean.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astamendak propietate eta erabilera hauek dituː
- Analgesikoa: infusioa sukarra eta buruko mina tratatzeko erabiltzen da
- Antiseptikoa
- Karminatiboa
- Digestiboa
- Dosi altuetan toxikoa da eta haurdun dauden emakumeek ezin dute hartu.
Herri ezagutzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Menda ugari dugu inguruan, modu ezberdinetan deitua: astamenda, mandaza, batana, mendana, xipa-belarra, txipa-belarra, ardi-belarra, kukuso-belarra, asta-piperra, mendazuria, mendabeltza, mendaurdina, peldoa, txortaloa, etab.
Erabilera zabala dute: sendabelar, edaritarako, jakien gozagarri adibidez. Ohituraz, astamendarekin sorta egin, logela goitik behera igurtzi eta gero ohepean uzten zen. Ile urdinetan hautsak bildu eta arkakusoen aurkako erremedio bezala ere erabiltzen zen; kukuso-belarra ere esaten zaio, eta Lekeition, ardi-belarra.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (kontsulta data: 2022-04-23).