Astrain
| Astrain Asterain | |
|---|---|
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Zizur zendea |
| Posta kodea | 31190 |
| Herritarra | astraindar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°45′24″N 1°44′26″W / 42.756666666667°N 1.7405555555556°W |
| Garaiera | 526 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 330 (2020) |


Astrain[1] edo Asterain[2] Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen Zizur Zendea udalerriko kontzeju bat da. 2007an 335 biztanle zituen.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean, Azterain edo Azterayn izenarekin agertzen da, eta izen hori Aro Modernora arte mantendu zen, Astrain (1534) forma lehen aldiz erregistratu zenean. Forma hori pixkanaka zabaltzen joan zen, eta xix. mendean nagusitu zen, 1802an erregistratutako « Astrain (antes Azterain) » aipuak erakusten duen bezala. Mikel Belaskoren ustez, Azter (izena) + -ain (tasuna adierazten duen atzizkia) hitzeetatik dator eta Gaskoiniako Astarac izenaren parekoa litzateke.[3]
Asterain > Astrain izandako bilakaera Geretz > Grez izengoarekin pareka daiteke. Gertatzen da, izan ere, erdal hiztuna gai da silaba berean kontsonante indartsu bat baino gehiago ahoskatzeko, euskaldun elebakarrari kontrajarriz, ez baitago halako soinuetara ohituta. Giri < giristino < kristino hitza sortzen den modu berekoa da, soldadu karlistek oker ahoskatua.
XX. mendetik aurrera, ofiziala da Astrain forma, gaztelaniaz bakarrik, nahiz eta eremu mistoan egon eta, beraz, gaztelaniazko eta euskarazko toponimo elebiduna egokitu.[4] Kontzejuak, ordea, Asterain forma hartzen du bere eskumeneko komunikazio eta bide-errotulazio guztietan.[2]
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 250 | 273 | 282 | 294 | 302 | 313 | 318 | 335 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzejuaren hegoaldean, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Astrain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-02-11).
- 1 2 Asteraingo kontzejua. 2020-10-12 (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ Astrain. (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ «Nomenclátor - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-02-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zizur Zendea | ||
|---|---|---|
| Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia | ||
