Edukira joan

Astrid Båhl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astrid Båhl
Bizitza
JaiotzaKaresuvanto1959ko ekainaren 6a (65 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
Jarduerakartista
Lan nabarmenak

Astrid Båhl, jaiotzez Astrid Margarete Bål, (Kaaresuvanto, 1959ko ekainaren 6a) sami jatorriko norvegiar artista da, 1986an sami herriaren bandera diseinatu zuena[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrid Båhl 1959an jaio zen Kaaresuvanton, Suedian, baina txikitan Norvegiako Skibotn herrixkara joan zen bizitzera. Artea ikasi zuen Narvikeko ikastetxean. Geroago Norvegiako Artisautza eta Arte Industriaren Akademia Nazionalean jarraitu zuen ikasketak, non ehun-inprimaketa, diseinu grafikoa eta marrazki librea ikasi zituen. Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, Mijjen luunie – Kums oss (1994) eta ČSV- å visualisere Sápmi (2006)[2].

1986an, Sámi Áigi egunkariak bultzatutako lehiaketa irabazi zuen, sami herriaren bandera bat diseinatuz. Ofizialki onartu eta lehen aldiz altxatu zen Åren, Samien 13. Konferentzian, 1986ko abuztuaren 15ean. Båhlen arabera, banderaren diseinua Anders Fjellneren Päiven Pārne poeman inspiratua da eta eguzkiak lurrari emate dion bizitza sinbolizatzen du[3]. Bere proiektuetan, samierari, mitologiari eta sinbolismoari buruzko idazlan eta liburu zaharretan ere inspiratzen da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Norvegieraz [bokmål]) Nedredal, Sigve; Sara, Heidi. «Sameflaggets mor fylte 50» NRK 2009-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. (Norvegieraz [bokmål]) Figenschau, Maria. «Astrid Båhl (f. )» Storfjord kommune 2013-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) Aslaksen, Eilif. «Sameflaggets mor» NRK 2009-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. (Norvegieraz [bokmål]) Båhl, Edith. «Samisk flagg» Tre stammers møte 2006-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]