Atari:Eskozia/Sarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongietorri Eskoziara.

Eskozia (Ingelesez eta Scotseraz Scotland; Eskoziako gaeleraz Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeena kokatzen dena da. Ingalaterra eta Galesekin batera Britainia Handiko Uhartea osatzen dute, Eskoziak lurralde honen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin mugatzen du, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Iparraldeko Kanala eta Irlandako Itsasoarekin. Eskoziar lurraldea 78.772 km2-tan hedatzen da eta bere biztanleria gutxi-gorabehera 5.116.900 biztanletakoa da, honek km2-ko 65 biztanleko dentsitatea ematen duelarik. Hiriburua Edinburgh da, aldiz hiririk handiena Glasgow, azken honen hiriguneak eskoziar biztanlegoaren %20a osatzen duelarik.

1707 urterarte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britainia Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria sinatu zelarik. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik suposatu, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandakotik ezberdina delarik, honenbestez nazioarteko zuzenbidean erakunde juridiko ezberdintzat onartu eta hartzen da. Berezko legeen biziraupena jaso da, baita eskoziar kulturako zati diren hezkuntza eta erlijio sistema ezberdinak, hauek mendeetan zehar garatu direlarik.

XIX. mendean sortua, eskoziar independentismoa eragin eta indarra pilatzen joan da, batez ere XX. mendearen amaieratik aurrera eta Scottish National Party (SNP, Eskoziako Alderdi Nazionala) alderdiak ordezkatuta, honen helburu nagusia Eskoziako independentzia delarik,2007ko martxoko Eskoziar Parlamenturako Hauteskundeetan gehiengo sinplea lortu zuen.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...