Glasgow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Glasgow

—  Hiria  —
Glasgow hiriaren ikuspegi orokorra Queens Park parketik ikusita. Bertan, Glasgowko katedrala eta Glasgowko unibertsitatea ikus daitezke.
Glasgow hiriaren ikuspegi orokorra Queens Park parketik ikusita. Bertan, Glasgowko katedrala eta Glasgowko unibertsitatea ikus daitezke.

armarria

Izen ofiziala Glasgow
Estatua
Herrialdea
Tenientetza
 Erresuma Batua
 Eskozia
Glasgow
Koordenatuak 55°51′33″N 4°15′35″W / 55.85917°N 4.25972°W / 55.85917; -4.25972Koordenatuak: 55°51′33″N 4°15′35″W / 55.85917°N 4.25972°W / 55.85917; -4.25972
Glasgow non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Glasgow
Eremua 175,5 km2
Biztanleria 599.650 bizt. (2015)
Dentsitatea 3.416,81 bizt./km²
http://www.glasgow.gov.uk

Glasgow (Eskoziako gaeleraz Glaschu, eskozieraz Glesca) Eskoziako hiririk handiena da biztanleriari dagokionez, herrialdeko hiriburua Edinburgh den arren. Halaber, Erresuma Batuko hirugarren hiririk populatuena da (Londresen eta Birminghamen atzetik), 600.000 inguru biztanle baititu hiriak berak, eta 1.750.000 biztanle inguru metropolitar guneak.

Industria Iraultzarekin hiria eta inguruko eskualdea munduko ingeniaritza gune nagusien artean sartu zen, batik bat itsasontzien eraikuntzan. Hori dela-eta, historiako tarte luzean Britainiar Inperioaren bigarren hiririk garrantzitsuena izan zen.

Eskoziako erdialdean eta barnealdean kokatuta dago, Clyde ibaiak zeharkatzen duelarik eta Lomond lakua hiritik hurbil dagoelarik.

George Square.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza cumbrikoan glas cau izenak "haran berdea" esan nahi du. Izenaren lehen aipamena 1116ko agiri batean ageri da Glasgu izenarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow eremu aintzinarotik populatua izan da. Erromatarrek Kaledonia utzi zutenean Strathclyde erresuman sartua izan zen, Dumbarton hiriburutik 24 kilometro eskasera zegoen eta. X eta XI mendeetan garapen handia izan zuen eta David I.a Eskoziakoak Glasgowko apezpikutza sortu zuen. Jocelin apezpikuaren eskutan herrialdeko egoitza aberatsenetakoa bihurtu zen eta XII mendean herri eskubideak eta urteroko feria egiteko baimena jaso zituen. 1451n Glasgowko Unibertsitatea sortu zuten, ingelesezko munduaren zaharrenen artean dagoena.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1611an Erret hiria bihurtu zen. Glasgow nabarmen aberastu zen XVII mendean nazioarteko merkataritzari esker, hasieran azukrearekin eta ondoren tabakoa, kotoia eta lihoarekin. 1707an Eskoziak Ingalaterrarekin bat egin zuenean Amerikarekiko harreman komertzialak handitu egin ziren eta Clyde fiordoan kai handia eraiki zen. XVIII mendearen bukaeran Erresuma Batuak ekarritako tabako guztiaren erdia baino gehiago Glasgowen biltzen zen.

1795ean hainbat ubide ireki ziren eta burdin eta ikatz kopuru handiakgarraiatu ahal izan zirenez industrializazioa ere iritsi zen Glasgowera. Untziolak zabaldu ziren orduan. Guzti honek Eskoziako hiri handiena bihurtu zuen 1821ean Edinburghen biztanleria gainditu baitzuen. XIX. mendeko azken erdialdean zehar egitasmo arkitektoniko handiak eta ingeniaritza arlokoak gauzatu zituzten hirian, hala nola Loch Katrineren ubidea, metro eta tranbia zerbitzuak, Udaletxea, Mitchell Liburutegia eta Kelvingrove Arte Galeria eta Museoa. Europako lehengotako hiria izan zen milioi bat biztanletako langa gainditu zuena.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendeak hiriaren garapenaren moteltzea eta bukaeran berpiztea ekarri zuen. Mundu Gerra biek krisialdi handia ekarri zuten, industrializazio maila jeitsiz, langabezia handituz eta ondorioz biztanleria gutxituz. 1950 eta 1970 hamarkaden artean hiriaren zati handiak eraitsi egin ziren eta berrerraikuntza lanak hasi zituzten. Hiria modernizatu egin zen ia erabat, baina hiriaren ekialdeko auzoak behartsu darrai. Mendea bukatzeko 1990ean Europako Kultura Hiriburutzat izendatu zuten.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 urtean Munduko 50 hiri seguruenen artean kokatua izan zen, 43, postuan hain zuzen ere.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol talde nagusiak eta etsai porrokatuak Glasgow Rangers eta Celtic FC dira .

Barruti eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow hiriko eremuak. Handitzeko bertan klikatu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Glasgowtar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glasgow Aldatu lotura Wikidatan