Atari:Frantzia/Artikulu nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu nabarmendua Nabarmendutako irudia

Bordele (frantsesez Bordeaux, bɔʁ.do ahoskatua; gaskoieraz Bordèu) Frantziako hego-mendebaleko Akitaniako eskualdearen eta Girondako departamenduaren hiriburua da, bertan prefektura baitago.

2008an 250.000 biztanle baino gehiago zituen, eta metropoli-guneak 1.105.000 inguru, Frantziako seigarren handiena izanik. Zortzi "kantoi" edo auzotan banatuta dago. Herritarrek bordelar izena dute (frantsesez: bordelais).

Bordele hirigune nagusienetariko bat da munduko ardogintzan. Sektorearen azoka nagusia, Vinexpo, bertan egiten dute eta eskualdean urtero 14,5 bilioi euroko salmentak dituzte. Eskualdean VIII. mendetik aurrera ekoiztu dute Bordeleko ardoa ospetsua. UNESCOk XVIII. mendeko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen "hiri eta arkitektura-multzo aparta" delako.

...gehiago irakurri

Mont-Saint-Michelgo haitza eta herriaren irudia.