Atari:Gipuzkoa/Gipuzkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoa

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa Garaia ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2013ko erroldan, 714.360 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Herriko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Donostia du, han Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza dago.

Gipuzkoak iparraldean Bizkaiko golkoa du mugakide; mendebaldean, Bizkaia; hegoaldean, Araba eta Nafarroa Garaia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia eta Lapurdi. Lehorreko mugakide guztiak Euskal Herriko beste herrialde batzuk dituen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.
...gehiago irakurri