Bizkaiko golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko golkoa
Bay of Biscay from Aqua (2004-05-16).jpg
Fitoplankton loratzea Bizkaiko golkoan
Bizkaiko golkoa hemen kokatua: Europa
Bizkaiko golkoa
Bizkaiko golkoa
Bizkaiko golkoa (Europa)
Ozeanoa Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 45° 30′ 00″ N, 4° 20′ 00″ W / 45.5°N,4.3333333333333°W / 45.5; -4.3333333333333Koordenatuak: 45° 30′ 00″ N, 4° 20′ 00″ W / 45.5°N,4.3333333333333°W / 45.5; -4.3333333333333
Azalera 225.000 km²
Sakonera 4.735 m.

Bizkaiko golkoa[1] Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauek ditu mugakide: Bretainia, Pays de la Loire, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.

Bizkaiko golkoa eta iparraldeko inguruetako mapa batimetrikoa edo sakonerakoa

225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua % 35 da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari Kantauri itsasoa deritzo.[2][3] Erromatarrek Sinus Kantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantabrien Ozeanoa", alegia. Iparraldeko zatiari, berriz, Sinus Aquitanus edo Mare Aquitanicum (Akitanien Ozeanoa) zioten.[4][5]

Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo. Frantsesez Golfe de Gascogne, bretoieraz Pleg-mor Gwaskogn eta gaskoiz Golf de Gasconha izena du, hitzez hitz «Gaskoiniako golkoa».

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela adierazten du bere mugak: «Ortegal (43° 46′ N, 7° 52′ W / 43.767°N,7.867°W / 43.767; -7.867) eta Penmarc'h (47° 48′ N, 4° 22′ W / 47.800°N,4.367°W / 47.800; -4.367) lurmuturrak batzen dituen lerroa».[6]

Itsaso barreneko muga sakontasun handiak (3.000-4.000 m) hasten diren lekuan jarri ohi dira. Espainiako iparraldeko kosta labartsua da, eta itsaso hondoko zola ere malkartsua da oso. Sakontasun handienak itsasertzetik aski hurbil daude (Matxitxakotik 10 km-ra gabe 1.000 m-ko sakontasuna, eta ia 3.000 m-ko sakontasuna Bizkaiko itsasertzetik 40 km-ra).

Frantziako kosta, berriz, laua eta apala da; itsaso hondoko zola ere lehorreko ordokiaren jarraipena da, eta kontinente plataforma oso zabala du; Arroxelako latitudean, adibidez, kontinente plataformaren sakontasun mugatzat ematen den 200 m-ko marra batimetrikoa itsasertzetik 200 km-ra dagp. Capbreton parean, gouf izeneko ur azpiko arroila edo fiordoa dago, kostaldea higaduratik gordetzen duena.

Kantauri itsasoaren punturik sakonena Llanestik iparraldera dago, 160 km-ra: 5.098 m-ko sakontasuna. Bai Espainia iparraldeko kosta eta bai Frantzia mendebalekoa, arrantza leku aberatsak dira biak plankton askoko aldeak baitira. Uraren gatz proportzioa ez da handia (% 3,5 itsaso barrenean), eta uraren azaleko tenperatura 10-11 °C izaten da urtarrilean eta 18-20 °C uztail-abuztuan, Golkoko itsaslasterrak epeltzen baitu.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:

Eo, Nalon, Pas, Ason, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoaren kostaldean dauden hiri nagusiak Bordele, Brest, Nantes, Arroxela, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Gijón eta Avilés dira.

Portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:

Arrantzakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauek dira arrantza portu nagusiak:

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantza-eremua zeharo ustiaturik dago eta espezie asko iraute egoera larrian daude: bisigu, legatz edo antxoa. Berdela edo hegaluzea, berriz, arrisku gabe ustiatzen dituzte. Espezie batzuk ia iraungiturik dugu: azken sardako balea XX. mendearen hasieran ehizatu zuten Orio parean. Hala ere, gero, espezimen batzuk ikusi dituzte.[7] Hala eta guztiz ere, itsas-ugaztunak topatzeko eremu paregabea da oraindik.

Itsas-hegazti asko ditu, nagusienak zangak eta antxetak izanik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak), euskaltzaindia.eus, http://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/arauak/Araua_0052.pdf. Noiz kontsultatua: 2016-7-25 .
  2.   , Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-5 .
  3. Euskaltzaindiaren araua: «Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)»
  4.   Iglesias Gil, José Manuel (1994), Intercambio de bienes en el Cantábrico oriental en el Alto Imperio Romano, Kantabriako Unibertsitatea, 17-18. orrialdea, ISBN 84-8102-083-4, http://books.google.es/books?id=tiWShAMVgXYC&pg=PA17&lpg=PA17&dq=aquitanus+sinus&source=bl&ots=KKxdTHdE-8&sig=NRXkElC-MQP5NPOwt5N0kHbxnHQ&hl=es&ei=bjs2TvnuOMiEOv7XhO8L&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=2&ved=0CCEQ6AEwAQ#v=onepage&q=aquitanus%20sinus&f=false .
  5.   John Dymock & Thomas Dymock (1833), Bibliotheca classica or a classical dictionary, Londres, 92. orrialdea, http://books.google.es/books?id=ZSMQAAAAYAAJ&pg=PA92&lpg=PA92&dq=aquitanus+sinus&source=bl&ots=SCJgKnsPwH&sig=anv5PJ_iJCUiwylekF58Cymen1o&hl=es&ei=bjs2TvnuOMiEOv7XhO8L&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=10&ved=0CFIQ6AEwCQ#v=onepage&q=aquitanus%20sinus&f=false .
  6.   Limits of Oceans and Seas (3. argitaraldia), Nazioarteko Erakunde Hidrografikoa, 1971, 42. orrialdea, http://www.iho-ohi.net/iho_pubs/standard/S-23/S23_1953.pdf .
  7.   Reeves, R.R. & Mitchell, E. (1986) (PDF), Report of the International Whaling Commission Special Issue 10, 221–254. orrialdea, http://iwc.int/cache/downloads/brhgc3aemagcsoos0kocgcggc/RIWC-SI10-pp221-254.pdf .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkaiko golkoa Aldatu lotura Wikidatan