8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Longitude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lurraren mapa. Longitude lerroak bertikalak dira.

Longitudea Lurra edo beste planetako lehenengo meridianoa eta meridiano baten arteko, paralelo batean neurtua, distantzia angeluarra da. Esan bezala, longitudea gradutan neurtzen da.

Longitudea adierazteko modu ezberdinak daude:

  • -180 eta 180 gradu artean, lehenengo meridianotik ekialderantz positiboa izanda eta mendebalderantz, berriz, negatiboa (hau da 0° Greenwich meridianoan eta hortik ekialderantz +0ºtik +180ºra; eta mendebalderantz -0ºtik −180ºra).
  • 0 eta 180° gradu beti positiboak E bat ekialderantz bada eta W edo M bat mendebalderantz.
  • 0 eta 360° gradu beti ekialderantz jotzen.

Adibidez, New York -74°00′00", 74°00′00" M, 74°00′00" W edo 286°00′00" dago, Greenwich meridianoaren mendebalderantz dagoelako.

Itsas zientziatan latitudea izendatzeko phi letra grekoa () erabiltzen da, longitudea izendatzeko, aldiz, omega letra grekoa ().


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]