Atari 2600

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atari 2600
bideokontsola
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAtari, Inc. (en) Itzuli
Saldutako kopurua30.000.000
Historia
Sorrera1977ko iraila, 1979 eta 1982
AurrekoaAtari Home Pong series (en) Itzuli
HurrengoaAtari 5200 eta Atari 7800
Ezaugarriak
CPUMOS 6507 (en) Itzuli
Sistema eragileabaliorik ez

Atari 2600, 1977an Atari enpresak merkaturatutako bideokontsola bat da. 1982ko azaro aurretik Atari Video Computer System izendapena jaso zuen. Mundo osoan sekulako arrakasta izan zuen lehenbiziko bideo-joko kontsola izan zen, denera 30 milioi kontsola inguru salduz eta kontsolei etxebizitzetako ateak ireki zizkien, kontsola eta bideo-jokoen fenomeno berriari bultzada ikaragarria emanez.

Hortaz, Atari etxearen kontsola arrakastatsu eta salduena da, gaur egun bildumazaleen artean oso estimatua.

Kontsola honek arrakasta handia izan zuen, eta 1980ko hamarkadan Atari izena bidoejokoen parekide izatea lortu zuen. 1977-1983 artean 2 joystick, 2 paddle eta Combat bideo-jokoarekin batera salgai jarri zen. Kontsola honetarako bideo-jokorik salduena Pac-Man ospetsua izan zen (7 milioi unitate).

Bere aurrekaria Atari Pong kontsola izan zen, eta 1982an Atari 5200 kontsolak ordezkatu zuen. Halere, bi modelo horietako batek ere ez zuen Atari 2600 kontsolak izan zuen arrakasta itzela izan, eta Atari 2600 kontsola 1970eko hamarkadaren bigarren erdia eta 1980ko hamarkadaren lehen erdiko kontsolen artean nagusi izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Atari Pong
Atari 2600
1977 - 1992
Ondorengoa
Atari 5200