Ate automatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ate automatikoa automatikoki irekitzen edo ixten den atea da. Atearen irekiera eta itxiera egiteko beharrezkoa da instalazio bat ezartzea, gizakiaren indarraren ordez beste edozein motatakoa erabiliz, esaterako argindarra erabiliz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. I. mendean, Heron Alexandriako matematikari greziarrak, ustez lehendabiziko ate automatikoa asmatu zuen. Bi mota ate automatiko deskribatu zituen. Lehendabizikoak hiriko tenpluko apaizak pizturiko suaren beroa erabiltzen zuen. Suak brontzezko ontzi baten barruan zegoen ura irakiten jartzen zuen eta ordu pare bat igaro ostean, ontzian zegoen presioa atmosferako presioaren gainetik igotzen zenez, ondoan zeuden ontzi batzuetara ura ponpatzen zuen. Alboetako ontzi horiek kontrapisu gisa jardutzen zuten, eta soka eta polea batzuen bidez, ateak irekitzen ziren, jendea otoitza egiteko unera heltzen zenean. Bigarren ate mota, Heronek berak erabilitzen zuena zen, antzeko instalazio batean, hiriaren ateak irekitzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]