Ate gorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ate gorena Otomandar Inperioaren garaietan.
Ate gorena 2006an.

Ate gorena (turkieraz, "bâb-ı âli" edo "babıali"; hungarieraz török porta edo magas porta; alemanez "Hohe Pforte"; errumanieraz, "Marea Poarta"; gaztelaniaz La Sublime Puerta) Otomandar Inperioko Bisir Gorenaren Topkapi jauregiko geletarako sarrera zen ateari ematen zitzaion izena da, testuinguru diplomatikoetan Inperioko gobernuari edo Inperioari berari erreferentzia egiteko erabilia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Inperioaren garaian hiriburu izandako Istanbulen (garai hartako Konstantinoplan) kokatutako Topkapi jauregiko atetik dator. Bertan egiten zien harrera sultanak atzerriko diplomatiko eta enbaxadoreei, gobernuaren egoitzara sartu baino lehen. Era berean, Bisir Gorenak zuzendutako sultanaren gorte publikoari ere Ate Gorena zeritzon. Era metaforikoan, Inperioko gobernuari eta erakundeei erreferentzia egiteko erabili zen izena, testuinguru diplomatiko eta akademikoetan batez ere.  Jatorrizko atea gaur egun ikus daitekeen Rokoko estiloko beste batekin ordezkatu zen.[1]

Izena 1922ra arte erabili zen. Urte hartan,Mustafa Kemal Atatürk lehendakariak Inperioa desegin eta errepublika aldarrikatu zuen.

Jatorria eta zabalkundea.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko praktika zahar bat zen ateak bilera eta iragarpen ofizialetarako erabiltzeko ohitura. Frantsesez erabilitako "Sublime Porte" esapidearen bitartez zabaldu zen izena Europako gainerako hizkuntzen artean. Izan ere, XX. mendera arte frantsesa izan zen nazioarteko harremanetaran nagusitasuna ukan zuen .[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ate gorena