Atom Heart Mother

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atom Heart Mother
Pink Floyden albuma
SortzaileaHipgnosis
EgileaPink Floyd
Sorrera-urtea1970
Argitaratze-data1970
Jatorrizko izenburuaAtom Heart Mother
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa eta experimental rock (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Iraupena52:6 minutu
  1. Atom Heart Mother (en) Itzuli
  2. If (en) Itzuli
  3. Summer '68 (en) Itzuli
  4. Fat Old Sun (en) Itzuli
  5. Alan's Psychedelic Breakfast (en) Itzuli
DiskoetxeaFontana
Deskribapena
Honen parte daPink Floyd's albums in chronological order (en) Itzuli
Pink Floyd studio albums discography (en) Itzuli
The First XI
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Ekoizpena
EkoizleaNorman Smith (en) Itzuli
[[Kategoria:Norman Smith (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

Discogs: 12676 Allmusic: mw0000195290 Edit the value on Wikidata
Pink Floyden kronologia
Zabriskie Point Atom Heart Mother Relics

Atom Heart Mother (Ama bihotz atomikoa, euskaraz) Pink Floyd taldearen 5. albuma da, 1970ean egina. Transiziozko albuma da, hasierako urteetako rock psikodelikotik aldetzen dena rock sinfonikora eta progresibora hurbilduz. Lan honetan bandak zerumuga musikal berriak bilatzen dituela agerian geratzen da, diskoaren zati batzuek kutsu esperimental nabarmena dutelako.

Diskoaren "A" aldea diskoari izena ematen dion gaiarena da (23 minutuko iraupena). Gai guztiz instrumentala da, abestirik gabekoa. Lan honetan taldeak forma musikal klasikoak (orkestra eta koru batzuekin grabatuta dago) rock progresiboarekin nahasten ditu. Emaitza bitxia da, ederra hainbat pasartetan, nahiz eta aurreko ibilbide floydiarrarekin haustura musikala izan.

Diskoaren "B" aldeak, aldiz, zirrikitu gutxiago uzten dizkio esperimentazioari. Balada ederrak ditu, If eta Fat Old Sun bezalakoak, Roger Watersek eta David Gilmourrek, hurrenez hurren, sortuak.

Atom Hert Mother Londreseko Abbey Road estudioetan grabatu zen, 1970ean, eta arrakasta handia lortu zuen Erresuma Batuan, 1. tokia lortuz bertako zerrendetan. Hau izan zen bandaren lehenengo lana bere herrialdeko zerrenden goi tokietara iritsi zena [1]. Peter Bown eta Alan Parsons izan ziren disko honen soinu-ingeniariak.

Kantu-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Atom Heart Mother" (Mason, Gilmour, Waters, Wright) (23:44)
  2. "If" (Waters) (4:30)
  3. "Summer 68" (Wright) (5:29)
  4. "Fat Old Sun" (Gilmour) (5:22)
  5. "Alan's Psychodelic Breakfast" (Mason, Gilmour, Waters, Wright)(13:00)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pink Floyd-UK Chart History Official Charts Company

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]