Audrey Mbugua
| Audrey Mbugua | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ndumberi (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Maseno University (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta LGBT ekintzailea |
Audrey Mbugua (Kenya, 1984) kenyar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da. Kenyako Auzitegi Gorenean auzitan ibili da pertsona transgeneroen eskubideen aldeko borrokan[1]
Transgender Education and Advocacy elkartearen buruzagia da. 2014an Herbehereetako Atzerri Gaietarako ministerioak ematen duen Giza Eskubideen Tulipa sarirako izendatua izan zen bere aktibismoagatik.[2]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko uztailean Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako GKEen Kontseilu Nazionalari agindu zion Mbuguaren Transgender Education and Advocacy taldea erregistratzea eta prozesu-kostuak ordaintzea.
2014ko urrian Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako Azterketa Kontseilu Nazionalari Mbuguaren izena aldatzea agiri akademiko guztietan, bertan Andrew gizonezko izenaz agertzen baitzen.[2]
2016ko ekainean Mbuguak, Transgender Education and Advocacy taldearen kide gisa, oroitidazkia bidali zion Kenyako Senatuari pertsona transgeneroen lege-aintzatespena lortze aldera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) BBC. (2014-10-07). Kenya court victory for transgender activist Audrey Mbugua. (kontsulta data: 2017-11-24).
- ↑ a b Migiro, Katy. (2014-10-07). Transgender activist wins landmark case in Kenyan court. (kontsulta data: 2017-11-24).[Betiko hautsitako esteka]