Edukira joan

Augrabies ur-jauziak

Koordenatuak: 28°35′29″S 20°20′27″E / 28.5914°S 20.3408°E / -28.5914; 20.3408
Wikipedia, Entziklopedia askea
Augrabies ur-jauziak
Datu orokorrak
Garaiera595 m
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak28°35′29″S 20°20′27″E / 28.5914°S 20.3408°E / -28.5914; 20.3408
Honen parte daOrange
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintzia Lurmutur Iparraldea
Babestutako-eremuaAugrabies Falls National Park (en) Itzuli
Hidrografia
Arro hidrografikoaOrange River basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.368 m³/s

Augrabies ur-jauziak (afrikaansez: Augrabieswaterval) Hegoafrika ipar-mendebaldean dagoen ur-jauzi multzo bat da. KaiǃGarib udalerriaren barruan daude eta inguruan Augrabies Falls Parke Nazionala eratu zen 1966. urtean.[1]

Han bizi den Khoikhoi leinuak Ankoerebis izena jarri zioten, "zarata handiko tokia" esan nahi du. Hara iritsi ziren trekboer europarrek ulertutako izenetik "Augrabies" izendatu zuten.[2]

Orange ibaiak sortzen ditu ur-jauzi hauek[3]. Arroka biluzizko arroilean behera erortzen diren ur-jauzi ugarik osatzen dute. 56 metrotako altuera[3] eta 24 metrotako zabalera dute eta batzuetan ur-kopuru izugarria erortzen da. 1998ko uholdeetan esate baterako 7.800 m3 eraman zituen ur-jauziak, Niagarako ur-jauzi ezagunek puntu gorenean baino hiru aldiz gehiago.

Ur-jauzi hauek sortu duten arroilak 240 metrotako sakonera du eta 18 kilometrotan luzatzen da.

Kondaira batek dio ur-jauzien azpiko putzua diamantez beteta dagoela, Orange ibaiak urrunetik bertaraino ekarri dituenak.

Beste kondaira batek dio Grootslang izena duen suge itxurako munstro bat bizi dela putzu hartan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Plessis, Heather Du. (2000). Tourism Destinations Southern Africa. Juta and Company Ltd ISBN 978-0-7021-5272-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  2. Scheffel, Richard L.; Wernet, Susan J.. (1980). Natural Wonders of the World. United States of America: Reader's Digest Association, Inc., 62 or. ISBN 0-89577-087-3..
  3. a b (Ingelesez) «Augrabies Falls, South Africa - World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  4. Green, L. Awrence G.. (1948). Where Men Still Dream. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]