Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua
Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||||||||||
Department of Nicaragua | ![]() | ||||||||||||||||||
Hiria | Managua | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 12°08′29″N 86°10′05″W / 12.1414°N 86.1681°W | ||||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||||
Altitudea | 59 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1968 | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Augusto César Sandino | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Managua | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua (IATA: MGA, ICAO: MGA, FAA LID: MNMG), edo ACS, Nikaraguako nazioarteko aireportu publiko zibil-militar nagusia da, Augusto César Sandino iraultzaile nikaraguarraren izena darama, eta hiriko 6. Barrutian kokatua dago. 1968an Las Mercedeseko Aireportua izendatu zuten. Geroago, Augusto C. Sandino Nazioarteko Aireportua izena hartu zuen, gobernu sandinistan 1980ko hamarkadan. 2001ean, Managuako Nazioarteko Aireportua izena hartu zuen, Arnoldo Alemán presidentearen erabakiz. Bere izena, beste behin leheneratu zuen 2007ko otsailean Daniel Ortega presidenteak. Managuak beste lurreratze pista bat ere badu, Punta Huete aireportuan. Punta Huete hegazkin handiagoentzat diseinatua izan zen. Hala ere, aireportu alternatibo honek ez die zerbitzu ematen aireontzi komertzialei. Aireportua Nazioarteko Aireportuen Enpresa Administratzaileak administratzen du, estatuak administratua, EAAI bezala ezagunagoa.
Lurreratzeko pista 2.442 metro luze da eta 59 metroko altueran dago. 2017an 1.6 milioi bidaiari izan zituen, eta gaur egun bosgarren aireportua da Erdialdeko Amerikan trafikoari dagokionez.