Aireportuen NAZE kodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
ICAO» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
NAZEren bandera.

Aireportuen NAZE kodea edo ICAO kodea munduko aireportu bakoitzari ematen zaion lau karaktere alfazenbakizkoen identifikazio kodea da.

Kodeak Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak (NAZE) (ingelesez: International Civil Aviation Organization, ICAO) definitzen ditu eta aire trafikoaren kontrolerako eta airelineen operazioetarako, hala nola hegaldien planifikazioak, erabiltzen dira. Aireportuen NAGE edo IATA kodeekin alderatuz, IATA kodeak jakintza orokorrekoak dira eta airelinea, erreserba eta ekipajeetan ere erabiltzen dira. Aldiz, ICAO kodeak Gunearen Kontrolerako Zentroak, kontrol dorreak edota estazio meteorologikoak ere identifikatzeko erabiltzen dira.

Adibideak:

Kodeen egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICAOk emandako kodeen lehenengo letraren araberako munduko lurraldeen mapa.
ICAOk emandako aurrizkien araberako herrialdeen mapa.

IATA kodeak ez bezala, ICAO kodeek egitura erregionala dute, mundua gune ezberdinetan banatuz; ez daude bikoiztuta; eta ulergarriak dira. Oro har, lehenengo letra kontinenteak ematen du eta kontinente horretako herrialde bakar edo talde baten ordezkari da. Bigarren letra gune horren barruko herrialde baten ordezkari izan ohi da, eta gainontzeko bi karaktereak aireportu bakoitza identifikatzeko erabiltzen dira. Arau honen salbuespena herrialde handienek ematen dute, horietan lehenengo letrak herrialdea identifikatzen du eta gainontzeko hiru karaktereek aireportua identifikatzen dute. Dena dela, ICAO kodeek inguru geografikoa txertatzen dute kodean, IATA kodeak ez bezala. Adibidez, Madril-Barajas aireportuaren ICAO kodea LEMD dela jakinik, eta izanik L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MD aireportua identifikatzen duten letrak (MadriD Madril hiriaren izenetik etorritakoak), LEMG kodea duen aireportua Espainian nonbaiten dagoela ondoriozta dezakegu (Málaga-Costa del Sol aireportuaren kodea da, L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MG MálaGa Málaga hiriaren izenetik etorritako aireportua identifikatzen duten letrak). Aldiz, IATA kodeak erabilita, MAD eta AGP aireportu kodeak lortuta, informazio horrekin ez legoke bi kodeen artean aireportuen kokapen geografikoa ondorioztatzerik.

Gaur egun, I, J eta X letrak ez dira erabiltzen ICAO kodeen identifikaziorako lehenengo letra gisa. Q letra nazioarteko irratikomunikazioetarako eta bestelako erabilera berezi eta ez geografikoetarako erreserbatuta dago.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, aireportu gehienei IATA kodeen hiru letrak eman zaizkie, ICAO kodeen berdinak izanik, herrialdea identifikatzen duen hasierako C edo K letra izan ezik, hala nola YYC eta CYYC kodeak (Calgaryko aireportuari dagokien IATA eta ICAO kodeak, hurrenez hurren) edota JFK eta KJFK kodeak (John F. Kennedy nazioarteko aireportuari dagokienak). Kode hauek ez dira nahastu behar irrati-komunikazio edo telebistaestazioetan erabilitako adierazleekin, bi herrialde hauetan C eta K letraz hasten diren lau karaktereko adierazleak erabiltzen dituzten arren.

Lurralde batzuek, hala nola Alaska eta Hawaii Ameriketako Estatu Batuetan, edota Kanariak Espainian, ICAOk emandako berezko aurrizkiak dituzte, eta ez dira identifikatzen dagokien herrialdeen identifikazio letrekin. Adibidez, Gomerako eta Tenerife Hegoa aireportuen ICAO kodeak, hurrenez hurren, GCGM eta GCTS dira, GC lurraldearen identifikazio letrak izanik, L (Hego Europa) eta E (Espainia) lurraldeen identifikazio letren ordez.

L Hego Europa lurraldean bi letrako aurrizki guztiak beteta daude, eta beraz, ezin da herrialde berririk gehitu. ZZZZ kode berezia erabiltzen da ICAOk aireportuari ezin dionean berezko koderik eman, eta oro har hegaldi planifikazioan erabiltzen da.

ICAOk emandako kodeen araberako zerrenda agertzen da jarraian.

Aurrizkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrizki kodea Herrialdea
A - Mendebaldeko Hego Ozeano Barea
AG Salomon Uharteak
AN Nauru
AY Papua Ginea Berria
B - Islandia/Groenlandia
BG Groenlandia
BI Islandia
C - Kanada
C Kanada
D - Mendebaldeko Afrika
DA Aljeria
DB Benin
DF Burkina Faso
DG Ghana
DI Boli Kosta
DN Nigeria
DR Niger
DT Tunisia
DX Togo
E - Iparraldeko Europa
EB Belgika
ED Alemania (zibila)
EE Estonia
EF Finlandia
EG Erresuma Batua
EH Herbehereak
EI Irlanda
EK Danimarka
EL Luxenburgo
EN Norvegia
EP Polonia
ES Suedia
ET Alemania (militarra)
EV Letonia
EY Lituania
F - Hegoaldeko Afrika
FA Hegoafrika
FB Botswana
FC Kongoko Errepublika
FD Swazilandia
FE Afrika Erdiko Errepublika
FG Ekuatore Ginea
FH Ascension Uhartea
FI Maurizio
FJ Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea
FK Kamerun
FL Zambia
FM Komoreak, Madagaskar, Mayotte, Réunion
FN Angola
FO Gabon
FP São Tomé eta Príncipe
FQ Mozanbike
FS Seychelleak
FT Txad
FV Zimbabwe
FW Malawi
FX Lesotho
FY Namibia
FZ Kongoko Errepublika Demokratikoa
G - Ipar-mendebaldeko Afrika
GA Mali
GB Gambia
GC Kanariak (Espainia)
GE Ceuta eta Melilla (Espainia)
GF Sierra Leona
GG Ginea-Bissau
GL Liberia
GM Maroko
GO Senegal
GQ Mauritania
GS Mendebaldeko Sahara
GU Ginea
GV Cabo Verde
H - Ipar-ekialdeko Afrika
HA Etiopia
HB Burundi
HC Somalia
HD Djibuti (baita HF)
HE Egipto
HF Djibuti (baita HD)
HH Eritrea
HK Kenya
HL Libia
HR Ruanda
HS Sudan
HT Tanzania
HU Uganda
K - AEB
K Ameriketako Estatu Batuak
L - Hegoaldeko Europa, Israel eta Turkia
LA Albania
LB Bulgaria
LC Zipre
LD Kroazia
LE Espainia
LF Frantzia (Saint-Pierre eta Mikelune barne)
LG Grezia
LH Hungaria
LI Italia
LJ Eslovenia
LK Txekiar Errepublika
LL Israel
LM Malta
LN Monako
LO Austria
LP Portugal (Azoreak barne)
LQ Bosnia eta Herzegovina
LR Errumania
LS Suitza
LT Turkia
LU Moldavia
LV Gaza
LW Mazedonia
LX Gibraltar (Erresuma Batua)
LY Serbia eta Montenegro
LZ Eslovakia
M - Erdialdeko Amerika
MB Turks eta Caicos uharteak
MD Dominikar Errepublika
MG Guatemala
MH Honduras
MK Jamaika
MM Mexiko
MN Nikaragua
MP Panama
MR Costa Rica
MS El Salvador
MT Haiti
MU Kuba
MW Kaiman uharteak
MY Bahamak
MZ Belize
N - Hego Ozeano Barea
NC Cook Uharteak
NF Fiji, Tonga
NG Kiribati (Gilbert Uharteak), Tuvalu
NI Niue
NL Wallis eta Futuna
NS Samoa, Amerikar Samoa
NT Polinesia Frantsesa
NV Vanuatu
NW Kaledonia Berria
NZ Zeelanda Berria, Antartika
O - Hego-mendebaldeko Asia (Israel eta Turkia kenduta), Afganistan eta Pakistan
OA Afganistan
OB Bahrain
OE Saudi Arabia
OI Iran
OJ Jordania eta Zisjordania
OK Kuwait
OL Libano
OM Arabiar Emirerri Batuak
OO Oman
OP Pakistan
OR Irak
OS Siria
OT Qatar
OY Yemen
P - Ekialdeko Ipar Ozeano Barea
PA Alaska bakarrik
PB Baker Uhartea
PC Kiribati (Canton Aerodromoa, Phoenix Uharteak)
PF Fort Yukon (Alaska)
PG Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak
PH Hawaii bakarrik
PJ Johnston Atoloia
PK Marshall Uharteak
PL Kiribati (Lerroko Uharteak)
PM Midway Atoloia
PO Oliktok Point (Alaska)
PP Point Lay (Alaska)
PT Mikronesiako Estatu Federatuak, Palau
PW Wake Uhartea
R - Mendebaldeko Ipar Ozeano Barea
RC Txinako Errepublika (Taiwan)
RJ Japonia (ia estatu osoa)
RK Hego Korea
RO Japonia (Okinawa eta Yoron)
RP Filipinak
S - Hego Amerika
SA Argentina
SB Brasil (baita SD, SN, SS eta SW)
SC Txile
SD Brasil (baita SB, SN, SS eta SW)
SE Ekuador
SF Falkland Uharteak
SG Paraguai
SK Kolonbia
SL Bolivia
SM Surinam
SN Brasil (baita SB, SD, SS eta SW)
SO Guyana Frantsesa
SP Peru
SS Brasil (baita SB, SD, SN eta SW)
SU Uruguai
SV Venezuela
SW Brasil (also SB, SD, SN eta SS)
SY Guyana
T - Karibea
TA Antigua eta Barbuda
TB Barbados
TD Dominika
TF Guadalupe
TG Grenada
TI Birjina uharte amerikarrak
TJ Puerto Rico
TK Saint Kitts eta Nevis
TL Santa Luzia
TN Karibeko Herbehereak, Aruba, Curaçao, Sint Eustatius
TQ Angila
TR Montserrat
TT Trinidad eta Tobago
TU Birjina uharte britainiarrak
TV Saint Vincent eta Grenadinak
TX Bermuda
U - Errusia eta sobietar estatu ohiak
U Errusia (UA, UB, UD, UG, UK, UM eta UT kenduta)
UA Kazakhstan, Kirgizistan
UB Azerbaijan
UD Armenia
UG Georgia
UK Ukraina
UM Bielorrusia
UT Tajikistan, Turkmenistan, Uzbekistan
V - Hegoaldeko Asia (Afganistan eta Pakistan kenduta) eta Hego-mendebaldeko Asia
VA India (Mendebaldea, Mumbai)
VC Sri Lanka
VD Kanbodia
VE India (Ekialdea, Kolkata)
VG Bangladesh
VH Hong Kong, Txina
VI India (Iparraldea, Delhi)
VL Laos
VM Macau, Txina
VN Nepal
VO India (Hegoaldea, Chennai)
VQ Bhutan
VR Maldivak
VT Thailandia
VV Vietnam
VY Myanmar
W - Hego-ekialdeko Itsas Asia (Filipinak kenduta)
WA Indonesia (baita WI, WQ eta WR)
WB Malaysia (baita WM), Brunei
WI Indonesia (baita WA, WQ eta WR)
WM Malaysia (baita WB)
WP Ekialdeko Timor
WQ Indonesia (baita WA, WI eta WR)
WR Indonesia (baita WA, WI eta WQ)
WS Singapur
Y - Australia
Y Australia
Z - Txina, Mongolia eta Ipar Korea
Z Txinako Herri Errepublika (ZK eta ZM kenduta)
ZK Ipar Korea
ZM Mongolia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]