Aulkiaren jokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aulkiaren jolasa Wikimedia Españak antolatutako jardunaldi batean.

Aulkiaren jokoa adin guztietako pertsonek parte-hartu dezaketen joko bat da. Animazio soziokulturala edo talde-dinamika eta ezagutza-joko gisa erabiltzen da, non musikak erritmoa eta emozioa markatzen baititu. Jokoaren helburuetako bat erreakzio-abiadura eta erritmoaren zentzua garatzea da[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken bikotea.

Joko hau egiteko, aulki gogorrak behar dira, parte-hartzaile kopurua baino bat gutxiago, eta nahieran hasi eta gelditu daitekeen musika. Aulki guztiak zirkulu bat osatuz jartzen dira, bizkarraldeak barrurantz dituztela. Jokalariak zutik daude haien aurrean, musika kontrolatuko duen pertsona bat izan ezik. Beti jarriko da jolasten edo birak ematen ari diren pertsonen kopurua baino aulki bat gutxiago. Musika jotzen hasten denean, jokalariek aulkien inguruan biratu behar dute, erritmoari jarraituz. Musika gelditzean, pertsona bakoitza aulki batean esertzen saiatuko da. Aulki batean eseri gabe geratzen denak galdu egiten du. Orduan, aulki bat kendu, zirkulua birmoldatu eta musika berriz jotzen du. Jokoa errepikatu egiten da, azken txanda aulki bakar batekin eta bi jokalarirekin egin arte. Azken aulkian eserita geratzen denak irabaziko du[2].

Bada joko honen aldaera ez-lehiakor bat, jolas moduan, non inor ez den kanporatzen, aulkiak ere txanda bakoitzean kentzen dira, eta guztiek lagundu behar diote elkarri aulkiren batean bilatzen, musika gelditzen denean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Giménez, Antonio Méndez; Giménez, Carlos Méndez. (2007-01-05). LOS JUEGOS EN EL CURRÍCULUM DE LA E.F.. Editorial Paidotribo ISBN 978-84-8019-283-5. (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. (Gaztelaniaz) «El juego de las sillas para niños» Guiainfantil.com 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]