Autistic Self Advocacy Network
Autistic Self Advocacy Network | |
---|---|
Nothing About Us, Without Us! | |
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Julia Bascom |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 4.321.062 $ (2022) |
Diru-sarrerak | 1.014.159 $ (2019) |
Historia | |
Sorrera | 2006 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Autistic Self Advocacy Network (ASAN) 2006an sortutako erakunde estatubatuarra da. Pertsona autistak haiei eragiten dieten erabakietan sartzea defendatzen du, besteak beste: legedia, komunikabideetan irudikatzea eta pertsona desgaituentzako zerbitzuak garatzea. Egoitza nagusia Washingtonen dago.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakundeak komunitatearen antolakuntza, autodefentsarako laguntza eta eta heziketa eskaintzen ditu, eta heldu autistek zuzentzen dute[1]. ASANen eginkizunaren adierazpenak dio pertsona autistak beste guztien eskubide berdinak dituztela eta gizarteko kide garrantzitsuak eta beharrezkoak direla[2]. ASANek 25 tokiko bulegoz osatutako sarea mantentzen du Ameriketako Estatu Batuetan eta hiru bulego afiliatu ditu Kanadan eta Australian[3][4].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ari Ne'emanek eta Scott Michael Robertsonek ASAN sortu zuten 2006ko azaroaren 13an[5][6]. 2009rako, erakundeak 15 bulego zituen[6].
Hasierako ekintzak batez ere hezkuntza berezian gaitzespenen, murrizketa eta isolamenduaren erabileraren aurka borrokatzera bideratu zituzten[7][8]. 2007ko abenduan, Autism Speaks erakundearen eta NYU Child Study Centerren aurkako kanpaina publikoa jarri zuten martxan, autismoa, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta elikadura-portaeraren nahasmenduak haurrak bahitzen dituzten gaizkileekin alderatzeagatik[9][10]. Kanpaina honi esker, ASAN eta neuroaniztasunaren aldeko mugimendua ezagun egin ziren[11][12]. ASANek Autism Speaksen aurkako protestan jarraitzen du[13].
2016ko uztailaren 18an, Ari Ne'emanek iragarri zuen ASANeko presidente kargua utziko zuela eta 2017 hasieran Julia Bascomek ordezkatuko zuela[14].
2020an, ASANek Judge Rotenberg Centerren aurkako adierazpen bat argitaratu zuen deskarga elektrikoko gailuak erabiltzeagatik[15].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Sommer, Allison Kaplan. «Autistic Self-advocate and Obama Appointee Ari Ne'eman Wins $100,000 Ruderman Prize» Haaretz 2015-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «About ASAN» Autistic Self Advocacy Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Johnson, James A. «Gifted, Challenged» Newport Daily News 2012-03-20 (Noiz kontsultatua: 2016-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «Chapters» Autistic Self Advocacy Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-02) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Heim, Joe. «Just Asking: Ari Ne'eman, Co-Founder of the Autistic Self Advocacy Network (Posted 2015-03-05 16:02:32) ; 'We're in a Position to Fight Back,' Says Obama Appointee» The Washington Post 2015-03-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-18) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Wallis, Claudia. «A Powerful Identity, a Vanishing Diagnosis» The New York Times 2009-11-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-07-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «ACTION ALERT: Autistic Six-Year-Old Charged with Assault» Autistic Self Advocacy Network 2007-09-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Diament, Michelle. «Senators Propose Revised Restraint And Seclusion Bill» Disability Scoop 2010-10-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-15) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Warner, Judith. «Marketing Disorder» The New York Times 2007-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Solomon, Andrew. «The Autism Rights Movement» New York Magazine 2008-05-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «An Urgent Call to Action: Tell NYU Child Study Center to Abandon Stereotypes Against People With Disabilities» Autistic Self Advocacy Network 2007-12-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Kras, Joseph F. (2010). «The 'Ransom Notes' Affair: When the Neurodiversity Movement Came of Age» Disability Studies Quarterly 30 (1) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Reynolds, Brandon R. «Changing Minds: Advocates Reshape How We Think About Autism» SF Weekly 2012-10-31 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-07) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Ne’eman, Ari. «A Message from ASAN President Ari Ne’eman» Autistic Self Advocacy Network 2016-07-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-17) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «ASAN Welcomes Ban of Electric Shock Torture» Autistic Self Advocacy Network 2020-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-24) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala