Hezkuntza berezi
Hezkuntza berezia hezkuntza premia bereziak[1] dituzten pertsonekin burutzen dena da, gaigabeziak (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak), aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekonomiko larrian izateagatik. Historian zehar, ikasteko gaigabeziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izan baziren ere, egungo hezkuntza politikek haur horiek beste haurrekin batera eskolaratu eta hezitzearen aldekoak dira, euren gizarteratzea ahalbidetzeko. Eskolaz haraindi, hezkuntza bereziak familiaren baitan eta gizartean ere jardun behar du.
Hezkuntza bereziaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendera arte ez behar bereziak zituzten eta haur gaigabetuak zorigaiztotzat jo eta abandonatuak izaten ziren. Salbuespen moduan, Ponce de León espainiar fraidea da, XVI. mendean haur gormutuei komunikatzeko metodoa asmatu zuena. Juan Pablo Bonet espainiarrak, berriz, haur itsuentzako alfabetoa asmatu zuen XVII. mendean. Jacob Rodríguez Pereirek berriz zeinu hizkuntza bat garatu eta makina aritmetiko bat asmatu zuen. Baina hezkuntza bereziari lehenengo funtsezko ekarpena egin eta hezkuntza bereziaren aitzindaritzat jotzen den pertsona Jean Itard izan zen, 1799 urtean haurren atzerapena irakaskuntza metodo egokien bitartez gainditu daitekeela baieztatu eta basoan bakarrik hazitako Victor Aveyrongoa haurra heziz frogatu zuena. Aurretik, John Locke filosofoaren baieztapenak daude, gizakiak berezko izaerarik eduki ez eta bizitzan hezitzen dela adierazi zuena[2].
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «3/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, zeinaren bidez seigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretua.» EHAA.
- ↑ (Ingelesez) Sacks, Arlene. (2001). Special education: a reference handbook. , 2 or...