Edukira joan

Elikadura-portaeraren nahasmendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elikadura-portaeraren nahasmendu
Deskribapena
Motaspecific developmental disorder (en) Itzuli, nutrizio-gaixotasuna
eritasuna
Espezialitateapsikiatria
psikologia klinikoa
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakSertralina, Paroxetina eta Fluoxetina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF50 eta F50.9
GNS-9-MK307.50 eta 307.59
GNS-10F50
GNS-9307.5
MeSHD001068
Disease Ontology IDDOID:8670
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Elikadura-portaeraren nahasmenduak edo elikadura-jokabideen nahasmenduak[1] Osasunaren Munduko Erakundearen Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren arabera, bestelako nahasmenduen artean, bi sindrome garrantzitsu biltzen ditu: anorexia nerbiosoa eta bulimia nerbiosoa.[2] Bulimia nerbiosoa ohikoena da eta behin eta berriz janari askorekin betetzean datza.[2] Aldiz, anorexia nerbiosoa, gorputzaren itxuragatik eta argal egon nahi izateagatik oso kezkatuta egotea da.[2] Purgazioa (botaka egitea edo laxanteak erabiltzea) edota kirola eta elikagaiei buruzko arau zurrunekin lotutako nahasmenduak ohikoak dira ere, adibide dira ortorexia, muskulu-dismorfia eta merizismoa.[3]

Elikadura nahasmenduarekin batera gara daitezke antsietatea, depresioa edo jarrera obsesibo konpultsiboa gisako nahasmenduak.[4]

Espainian, elikadura-nahasmenduak dituzten 400.000 pertsona daude eta 12 eta 24 urte arteko nerabe eta gazteak kopuru horren %75a dira.[5] 7 eta 18 urte arteko nerabeen %20ak elikadurari lotutako nahasmendu bat erakusten du.[5]

Azaroaren 30ean elikadura-portaeraren nahasmenduen aurkako nazioarteko eguna ospatzen da.[6]

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikadura-jokabidearen nahasmenduen jatorrian faktore biologikoak, sozialak eta psikosozialak daude; horien artean, leku aipagarria dute emakume izatearen inguruan nerabeek dituzten gatazkak, eta horiekin batera autonomia pertsonala ezartzeko dituzten eragozpenak.[2] Emakumezkoek ehuneko handiago batean pairatzen badute ere, gizonek elikadura-jokabide nahasmenduak izan ditzazkete.[2]

Mikki Kendallen arabera, arrazakeria dela eta, zuriak ez diren komunitateetako neska eta emakumeak, besteak beste, beltzak, asiatikoak edota latinoak diagnostikatuak izateko aukera gutxiago dituzte.[7] Eskala handiko ikerketak egiterakoan, arraza eta etnia ez zuriko pertsonek elikadura nahasmenduekin arazo bera edota handiagoa dutela demostratu egin da.[8] Gainera, talde hauetako kideak arreta eta zerbitzuak jasotzeko aukera gutxiago dituzte.[8][3][9][10][11]

1990 eta 2020 urte artean elikadura-portaeraren nahasmenduek eragindako heriotzak bikoiztu egin dira mundu mailan.[5] Gaixotasun mentalaren ondoriozko lehen heriotza-kausa da nerabezaroan, baita gaixotasun kronikoaren hirugarren kausa nerabeetan.[12] Arriskuak nahasmenduaren araberakoak dira: anorexiaren kasuan, desnutrizioarekin eta pisu faltarekin harremantzen da; bulimiaren kasuan, purga motarekin; eta betekaden kasuan, obesitatearekin.[13]

COVID-19aren pandemiarekin kasuak ugaritu eta larritu egin ziren.[14][4] Osakidetzak emandako datuen arabera, 2021. urtean, %62,8 gehitu ziren nahasmendu hauei lotutako lehen kontsultak eta %72,6, pandemiaren aurreko datuekin alderatuta.[15] Ospitalizazioetan ere nabaritu zen igoera, 2018. urtean, 213 izatetik 2021. urtean 325era heldu baitziren kasuak.[15]

Instagram bezalako sare sozialen eragin kaltegarria ikertzen ari da, nahasmenduak izateko arriskuak areagotzen omen dituztelako, besteak beste, dieta murriztaileak sustatzen dituzten irudiak, memeak eta bideoak erakustean.[16][17] Fairplay For Kids erakundearen arabera, Instagramen, elikadura-nahasmenduak sustatzen dituzten 90.000 kontu aurki daitezke eta horiek guztiek 20 milioi erabiltzaile inguru dituzte.[17]

Elikadura-jokabidearen nahasmenduen ondorioz arazo medikoak zein emozio-asaldurak gerta daitezke.[2] Honako hauek dira arazo garrantzitsu batzuk:

  • Arterietako tentsio baxua, pultsu motela, gorputz-tenperatura baxua, zorabioak.
  • Lanugoa agertzea.
  • Odol-analisietan aldakuntzak egotea.
  • Hilerokoaren nahasmenduak edota galera.
  • Osteoporosia.
  • Hezurren haztea atzeratzea.
  • Hesteetako patologia.
  • Potasio gehiegi galtzea, bihotz-kondukzioaren nahasmenduekin eta erritmoaren aldakuntzekin batera.

Beste ondorio batzuk egon daitezke ere, adibidez:

Arreta Zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an, Osasun Mentaleko Estrategia berriaren eztabaidan, Eusko Legebiltzarrak aho batez babestu zuen elikadura-portaeraren nahasmenekiko arreta hobetzea.[19] 2024tik Euskadik nahasmendu hauek artatzeko bi unitate espezifiko ditu, bat Santiago Ospitalean, bestea Galdakaoko ospitaleetan.[20] Gainera, Donostiako San Juan de Dios ospitalean haur eta gazteentzako eguneko ospitale bat dago.[20]

Elkarteei dagokionez, anorexia eta bulimiaren aurkako elkarteak daude Bilbon,[21] zein Gasteiz,[22] Donostia eta Arrasaten.[23] Horietatik zaharrena, ACABE Gipuzkoa da eta 1994ean hasi zuen bere jarduna.[24] Iruñean, ABAN Elkartea[25] aritzen da.

Oro har, tratamendu mistoak onuragarriak izan daitezke. Tratamendu horien parte dira: zaintza medikoak, nutrizioari buruzko aholkuak, balorazio psikiatrikoa, medikazioa edota psikoterapia.[2] Kasuaren terapeuta arduradunak esku-hartzearen beharrizan zehatzak erabakitzen ditu, sintomen diagnostikoaren eta intentsitatearen arabera.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  2. a b c d e f g h «Elikadura-jokabidearen nahasmenduak» www.osakidetza.euskadi.eus 2019-04-15 (kontsulta data: 2025-03-25).
  3. a b (Ingelesez) «Eating Disorders Among People of Color» The Bulimia Project (kontsulta data: 2025-03-25).
  4. a b García Idiakez, Mikel. (2023). «Elikadura nahasmenduak, buruko osasunaren erronka nagusietakoa» Argia (kontsulta data: 2025-03-25).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Los desórdenes alimenticios, la primera causa de muerte en salud mental» La Razón 2024-02-07 (kontsulta data: 2025-03-25).
  6. (Gaztelaniaz) Aquellos TCA que se cronifican pueden llegar a ser muy graves y causar la muerte en una de cada diez personas. (kontsulta data: 2025-03-25).
  7. (Gaztelaniaz) Kendall, Mikki. (2021). Feminismo de barrio. Capitán Swing, 117-127 or. ISBN 9788412457872..
  8. a b (Ingelesez) «Black, Indigenous, and People of Color and Eating Disorders-NEDA» National Eating Disorders Association (kontsulta data: 2025-03-25).
  9. Mikhail, Megan E.; Klump, Kelly L.. (2021-03). «A virtual issue highlighting eating disorders in people of black/African and Indigenous heritage» The International Journal of Eating Disorders 54 (3): 459–467.  doi:10.1002/eat.23402. ISSN 1098-108X. PMID 33180348. PMC 7956059. (kontsulta data: 2025-03-25).
  10. Moreno, Ruby; Buckelew, Sara M.; Accurso, Erin C.; Raymond-Flesch, Marissa. (2023-01-24). «Disparities in access to eating disorders treatment for publicly-insured youth and youth of color: a retrospective cohort study» Journal of Eating Disorders 11 (1): 10.  doi:10.1186/s40337-022-00730-7. ISSN 2050-2974. PMID 36694235. PMC 9875472. (kontsulta data: 2025-03-25).
  11. (Ingelesez) «Eating Disorders in BIPOC Populations» equip.health (kontsulta data: 2025-03-25).
  12. ARROSA, Zebrabidea. (2021-12-21). «Deiane: "Elikadura-portaeraren nahasmenduak eta beste gaixotasun mentalak kulturaren eta bizi garen gizartearen arazo bat direla esan behar da. "» Arrosa (kontsulta data: 2025-03-25).
  13. (Gaztelaniaz) Gabler, Guillermo; Olguín, Pablo; Rodríguez, Alejandra. (2017-11-01). «COMPLICACIONES MÉDICAS DE LOS TRASTORNOS DE LA CONDUCTA ALIMENTARIA» Revista Médica Clínica Las Condes 28 (6): 893–900.  doi:10.1016/j.rmclc.2017.09.003. ISSN 0716-8640. (kontsulta data: 2025-03-25).
  14. «Pandemia, obsesioen hauspo» gipuzkoa.hitza.eus (kontsulta data: 2025-03-25).
  15. a b Goti, Nerea. (2022). «Arreta espezializaturik ez izateak eragiten duen minaren kronika» GAUR8 (kontsulta data: 2025-03-25).
  16. «Gazteen artean elikadura-nahasmenduak areagotu dira pandemiaren ondorioz, pediatren arabera» naiz: 2022-03-28 (kontsulta data: 2025-03-25).
  17. a b Gazteberri. (2022-04-26). «Algoritmoak eta elikadura-nahasmenduak» Gazteberri Aldizkaria (kontsulta data: 2025-03-25).
  18. ««Elikadura nahasmendua artatzean, sexologia izaten da azken pausoa»» Berria 2023-12-13 (kontsulta data: 2025-03-25).
  19. «Aho batez eskatu dute elikadura portaeraren nahasmenduen arta indartzeko» Berria 2022-06-02 (kontsulta data: 2025-03-25).
  20. a b «Euskadik Elikadura-Portaeraren Nahasmendua artatzeko beste bi unitate espezifiko eta haur eta gazteentzako eguneko ospitale bat gehitu ditu Osasun Mentaleko bere Sarean» www.euskadi.eus 2024-02-21 (kontsulta data: 2025-03-25).
  21. (Gaztelaniaz) ACABE-Bizkaia – Asociación Contra la Anorexia y la Bulimia nerviosas de Bizkaia. (kontsulta data: 2025-03-25).
  22. (Gaztelaniaz) «Inicio-Acabe » ACABE» ACABE (kontsulta data: 2025-03-25).
  23. (Gaztelaniaz) Acabe Gipuzkoa | Asociación Contra Anorexia y Bulimia |. (kontsulta data: 2025-03-25).
  24. Goti, Nerea. (2015). «Hogei urte elikadura nahasmenduak dituzten pertsonei laguntza eskaintzen» GAUR8 (kontsulta data: 2025-03-25).
  25. «abanavarra» www.aban.es (kontsulta data: 2025-03-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]