Aveiroko itsasadarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aveiroko itsasadarra
Datu orokorrak
Azalera 331,2749 km²
33.127.490 hektarea
Geografia
Koordenatuak 40° 41′ 06″ N, 8° 39′ 21″ W / 40.684874°N,8.655714°W / 40.684874; -8.655714Koordenatuak: 40° 41′ 06″ N, 8° 39′ 21″ W / 40.684874°N,8.655714°W / 40.684874; -8.655714
Kokapena Aveiro
Herrialdea Portugal
Ur-gorputza Ozeano Atlantikoa
Hidrografia
Ur-emaileak

Aveiroko itsasadarra (portugesez: Ria de Aveiro) Portugal iparraldeko kostaldean kokaturik dagoen itsasadarra da Aveiro barrutian dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeanoaren atzerapenaren ondorioz sortu zen. XVI mendean hareazko barra batek itxi zuen ozeanorako bidea eta aintzira bihurtu zen. 1806an Oudinot arkitektu frantsesak kanal artifiziala ireki zuen Barra eta São Jacinto herrixken artean, Aveiro hiria inguratzen zuen harresiko harriak erabiliz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren kostaldearen paralelo dihoa eta 11 kilometrotako zabalera eta 45 kilometrotako luzera dauka, Ovar (iparraldean) eta Mira (hegoaldean) herrien artean zabaltzen da.

Guztira 11.000 hektareatako azalera dauka, hauetako 6.000 ur azpian daude beti. Lau kanal nagusi dituen arren hauek zatitu egiten dira eta putzuak eta uharteak agertzen dira. Voga, Antuã, Boco eta Fontão ibaiek ekartzen dituzte beren urak itsasadarrean. Kostaldeko hareazko barra São Jazinto Dunen Natura Erreserba izendatua dago.

Jarduera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain dibertsitate handiak hegazti migrarientzako toki egokia bihurtzen badute ere arrantza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. Dena dela historikoki gatzagak izan dira inguruko ekonomiaren jarduera nagusia. Gaur egun era tradizionalean ustitzen den produktua da gatza.

Turismoa ere jarduera ekonomiko aipagarria bihurtu da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 40° 35′ 55.89″ N, 8° 44′ 46.49″ W / 40.5988583°N,8.7462472°W / 40.5988583; -8.7462472{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page