Avogadroren konstantea
Avogadroren konstantea (sinboloa: NA edo L) lagin baten gauzaki elementalen kopurua eta substantzia-kantitatearen arteko proportzionaltasun faktorea da. Bere definizio zehatza da:[1]
- NA = 6,02214076×1023 mol−1
SI sistemaren unitatea alderantzizko mola (mol−1) da. Konstantearen zenbakizko balioari Avogadroren zenbakia deritzo.[1]
- Avogadroren zenbakia = 6,02214076×1023
Amedeo Avogadro zientzialari italiarraren ohorez deitzen da horrela, bere balioa kalkulatu ez zuen arren. Balio hau asmatu zen kalkulu kimikoak errazteko, mol baten masak gramotan eta gauzaki elemental baten masak masa atomikoaren unitateetan (u) balio bera izan zezan. Adibidez, ur molekula baten batezbesteko masa 18,015 u denez, mol baten (6,02214076×1023 molekularen) masa 18,015 g izango da:
| Substantzia-kantitatea | Masa | ||
|---|---|---|---|
| mol | molekulak | u | g |
| 1,6605×10−24 | 1 | 18,015 | 2,9915×10−23 |
| 1,0000 | 6,0221×1023 | 1,0849×1025 | 18,015 |

Balio zehatz bezala birdefinitu zen arte 2019an, Avogadroren konstantea karbono-12aren 12 g-tan dagoen neurtutako atomo kopurua zen: 6,02214199(47)×1023 mol−1. Neurketa zenez ziurgabetasun bat zuen, parentesi artean adierazita, baina oraingo definizio zehatzak ez du ziurgabetasunik. Hau da, dozena bat zerbaiten zehazki 12 unitate diren bezala, mol bat zerbaiten zehazki 6,02214076×1023 unitate dira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Avogadro constant. IUPAC Goldbook.