Amedeo Avogadro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amedeo Avogadro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLorenzo Romano Amede
JaiotzaTurin1776ko abuztuaren 9a
HeriotzaTurin1856ko uztailaren 9a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Felicita Mazzé (en) Itzuli
LeinuaHouse of Avogadro (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Turingo Unibertsitatea  (1820 -  1850)
KidetzaXL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Amedeo Avogadro edo Lorenzo Romano Amedeo Carlo Avogadro di Quaregna e di Cerreto (Turin, 1776ko abuztuaren 9a - Turin, 1856ko uztailaren 9a) fisikari eta kimikari italiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mémoire

Piemonteko familia garrantzitsu batean jaio zen eta 20 urterekin zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen. Turinen abokatu lanetan hasi arren benetako grina fisikak sortarazten zion eta berandu izan arren fisika eta matematika ikasketak egin zituen. John Dalton eta Louis Joseph Gay-Lussacen ikerketak baliatuz bere izena daraman legea argitaratu zuen 1811ean.

1820an Turingo Unibertsitateak katedra bat sortu zuen berarentzako baina 1821ean Sardiniako erregearen aurkako iraultzan parte hartzeagatik unibertsitateko lanpostua utzi arazi zioten. Hala ere bere ikerketa zientifikoen garrantzia eta sona zela eta, 1833an bere katedra berreskuratu zuen.

Eredu atomikoen inguruan lan ugari egin zuen eta 1841ean ikerkuntza hauek biltzen zituen Física dei corpi ponderabili (edo Trattato della costituzione materiale de'corpi) liburua kaleratu zuen.

Teorien onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere teoriek ez zuten beste munduko harrerarik izan, baina 1860an (Avogadro hil eta lau urtetara) Jacobus Henricus van't Hoffek erabat baieztatu zituen Avogadroren esanak baita bere legeari merezi zuen garrantzi eman ere.

Edozein sustantziaren mol batek duen molekula kopuruari Avogadroren zenbakia izena eman zitzaion fisikari italiarrak egindako lan eskerga onartze aldera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amedeo Avogadro Aldatu lotura Wikidatan