Awaji uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Awaji uhartea

Fukura port 2.jpg


Fukura kaia (Minamiawaji)
Bertako izena 淡路島 Awajishima
Geografia
Kokapena Setoko Barne Itsasoa
Azalera 592.17 km²
Punturik garaiena 606 m
Politika
Herrialdea  Japonia
Prefetura Hyōgo
Gizartea
Biztanleria 157.000 bizt.
Dentsitatea 265 bizt/km²
Talde etnikoak Japoniarrak


Awaji uhartea (淡路島 Awaji-shima?) Setoko Barne Itsasoan dagoen uharte handiena da eta Hyōgo prefeturari dagokio. 2005eko erroldaren arabera 157.000 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea hegoaldean dagoen Shikoku uhartetik Naruto itsasarteak banatzen du eta Honshū uharte handitik Akashi itsasarteak. 1998an ordea Akashi Kaikyō zubia eraiki zen, munduko zubi eseki luzeena eta Honshurekin lotuta gelditu zen. Itsasarte biak nabigatzeko arriskutsuak dira, batez ere hegoaldekoa, Narutoko zurrunbiloak direla eta.

Nojima failak zeharkatzen du uhartea. Faila hau izan zen 1995eko lurrikara handiaren arduraduna.

Setonaikai Parke Nazionalaren ekialdeko zatian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xintoismoak munduaren sorrera azaltzen duen kondairaren arabera Awaji izan zen ōyashima uharteen artean lehenengoa sortzen Izanagi eta Izanami kamietatik.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII eta XIX artean Awaji probintzia osatu zuen, gaur egun ordea Hyōgo prefeturaren barnean dago eta hiru udalerri ditu:

  • Awaji: uhartearen iparraldea hartzen du eta 47.457 biztanle ditu.
  • Sumoto: uhartearen erdialdea hartzen du eta 48.674 biztanle ditu.
  • Minamiawaji: uhartearen hegoaldea hartzen du eta 52.888 biztanle ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Awaji uhartea Aldatu lotura Wikidatan